Imagen
Imagen
Iván Miñambres
Descripcion

Portugaleten jaio zen eta publizitatearen sektorean lanean aritu zen 2009an UniKo animazio-ekoiztetxea sortu zuen arte. Bertan, Alberto Vázquezek zuzendutako bere lehenengo film laburra ekoiztu zuen: “Birdboy”. Geroztik, 11 film labur, 2 film luze ekoiztu eta hainbat bezerorekin lan egin du: Adidas, BBVA, Skôda, Iberdrola, Carrefour edo Leroy Merlin.

Bere lanetako hiru “Shorts from Spain” katalogo ospetsuak saritu ditu. Sari famatuak jaso ditu, horien artean hiru Goya sari (“Birdboy”, “Decorado” eta “Psiconautas, los niños olvidados”) edo Annecy Animazio Zinearen Nazioarteko Erakustaldiaren Epaimahaiaren Saria (“Homeless Home”).

Bere lanak 2.000 aldiz baino gehiagotan hautatu dituzte mundu osoko zinemaldietan, hala nola Berlinen, Cannesen, Toronton, Chicagon, Annecyn edo Clermont-Ferranden.

 

Eventos participa
Tipo
Invitados
2deo