Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Zinemaraaaa
Información
Texto Apartado

Tabakalerako zinema-aretoa irekiko da Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle-talde eta elkarteei zine saioak eskaintzeko. Ikasturtean zehar hiru film proposatuko dira.

Zinemaraaaa Tabakalerako hezkuntza eta zinema- arloek elkarlanean garatzen duten programa da. Izan ere, filmek egunerokoan presente ditugun bizipen, egoera, eztabaida eta gaiak irudikatzeko gaitasuna dutela uste dugu. Aukera ematen digute elkarrizketa eta prozesuak abiatuz, inguratzen gaituzten gaiekiko begirada kritikoa eraikitzeko. Zinemaraaaan aukeratutako filmek baliabide hezitzailea izateko asmoa dute, eta ikus-entzunezkoaren formari ere arreta eskaintzen diote.

 

Hiru ildok osatzen dute:

 

Filmen aukeraketa(*): Zine saioetan proiektatuko diren filmak horretarako interesa duten irakasle eta hezitzaile talde batekin erabakiko dira. Aurreko ikasturteetako aukeraketa irakasle talde batekin, Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleekin eta Tabakalerako zinema arloarekin batera burututako prozesuaren emaitza izan da. Hau abiapuntu bezala hartuta, ikasturte honetan proposamenen zerrenda aberastu eta proiekzioen aukeraketa berrituko da. 

Norentzat: Interesa duten irakasle eta hezitzaileak. 

Noiz: Urria, azaroa eta abendua bitartean. 

 

Zine saioak: Tabakalerako zinema-aretoan hiru film proiektatuko dira Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle-taldeentzat zein elkarteentzat, ondorengo datetan: 

 

Abenduak 15 eta 16: Bertako zinegile garaikideen film-labur sorta. 

ARNASA

RAÚL BARRERAS, 2022

15’ EUS, AZP. ES

Muino batean eserita, Inaxiok emaztearen heriotza deitoratzen du bertso batekin. Bere biloba Ekaitz, aitonaren kantuak deitu izan balu bezala, baserrira itzultzen da aitona eta elikagaiak ematen dizkieten animaliak zaintzeko, horiek dituztela ere lagun. Biek, ingurua ikusteko begirada desberdinak eduki arren, bat egingo dute berriz ere eta elkarrekin egingo dizkiete aurre etorkizuneko zailtasunei.

 

ERRO BI

NAGORE MURIEL, 2022

12’ EUS, AZP. ES

Urtebete igaro da Ainhoaren aita hil zenetik. Harrez geroztik, aitarekin bizi zireneko baserrian bizi dira ama-alabak. Ainhoak hortik joan nahiko du, lekuak aita gogorarazten baitio. Amak, ordea, alaba berarekin geratzea nahiko du. Baserriko behi baten heriotza aitzakiatzat hartuta, Ainhoari hirira joatea galarazten saiatuko da ama.

 

HELTZEAR

MIKEL GURREA, 2021

17’ EUS, AZP. ES

Donostia. 2000. urtea. Euskal gatazka aktibo dago. Sara, 15 urteko eskalatzailea, alboan ez duen nebari eskutitza idazten ari zaiola, bere bizitzako igoerarik zailenerako entrenatzen ari da.

 

IRRITS

MAIDER OLEAGA, 2022

15’ EUS, AZP. ES 

Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.

 

Martxoak 23 eta 24:

TÓDALAS MULLERES QUE COÑEZO

XIANA DO TEIXEIRO, ESPAINIA, 2018, 

71’ DCP JB GALIZIERA-EN-ES, AZP. ES

Pertsonaletik politikora, hainbat emakumeren bizipenek agerian uzten dute zenbateraino den maskulinoa eta bortitza kalea gaur egun. Lagunekin, kideekin eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin izandako hiru elkarrizketa esanguratsuen bidez, zuzendariak beldurra sustatuko ez duen beldurraren inguruko diskurtsoa egituratzeko saiakera egin du; bortitza izango ez den indarkeriari buruzko diskurtsoa. Zinema zuzena eta horizontala, autokritika eta kontakizunaren haustura. Sororitate unibertsalari buruzko istorioa. 

 

Ekainak 1 eta 2: (*)

20000 ERLE ESPEZIE

ESTIBALIZ URRESOLA, 2023

129’ ES, AZP EUS

Cocók zortzi urte ditu, ez dator bat gainontzekoek berarengandik espero dutenarekin, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek beti Aitor deitzen dioten arren, berak ez du bere burua izen horrekin identifikatzen.

Anek, bere amak, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Bertan bere ama Lita eta izeko Lourdes erlezaina bizi dira.

Uda honek bizitza aldatuko die hiru belaunaldi ezberdinetako emakume hauei, beren zalantza eta beldurrei aurre egitera behartuz. Eta batez ere, Aneri, azkenean zintzoa izango baita bere buruarekin.

 

Gida pedagogikoak: Zine saioetan proiektatzen diren filmak abiapuntu bezala hartuta, gida-pedagogikoak sortzen ari gara. Tódalas mulleres que coñezo filmaren gida sortu zen 2021-2022 ikasturtean; ikasturte honetan, berriz, 2023ko ekainean proiektatuko den filmaren gida prestatuko da. Filmak osatzen dituzten elementuak deslotuko dira (eduki mailakoak, zinemagintzarekin lotutakoak, praktikoagoak,...) hezitzaileei tresna gisa erabili eta beraien prozesu propioak abiatzeko aukerak zabalduz.

 

Norentzat: Bigarren Hezkuntzako eta Batxilerreko ikasle-talde zein elkarteak

Izen-ematea: hezkuntza@tabakalera.eus

Caracteristicas
Descripción Corta

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilerreko ikasle-talde zein elkarteentzako zine saioak.

Idiomas Subtitulos
Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Idiomas disponible
Hora
10:00
Hora Fin
12:00
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Idiomas disponible
Hora
10:00
Hora Fin
12:00
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Idiomas disponible
Hora
10:00
Hora Fin
12:00
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Idiomas disponible
Hora
10:00
Hora Fin
12:00
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Idiomas disponible
Hora
10:00
Hora Fin
12:00
Formato
Imagen Listado
Imagen
Zinemaraaaa
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Año
2023
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Bigarren Hezkuntzako eta Batxilerreko ikasle-talde zein elkarteentzako zine saioak
En Home
No
Información Adicional
Abrir en ventana nueva
Si
Bases Convocatoria
Lista precios