Imagen
Imagen
Descripcion

M-etxea 2007an Donostiako Arkitektura eskolan sorturiko elkarte bat da. Elkartea irakasle, ikasle eta ikasle ohiez osatua dago eta helburua etxebizitzaren erabilerari buruzko lantegiak eta hausnarketak egitea da.
Hasiera batean, tailerrak antolatzen hasi ziren eta, urte batzuk igaro ondoren, 2010ean, kolektiboa elkarte bihurtu zen. Urte horretan bertan, beste talde batzuekin batera, "Arquitecturas Colectivas"-en hirugarren topaketa antolatu zuten. Ekitaldi honek sarearen potentziala nahiz partaideen arteko sinergiak indartzea ahalbidetu zuen, eta Ziriza kultur-etxe izateko gestio modelo ezberdinen inguruko lehen hausnarketak proposatu ziren. Geroztik, erabiltzen ez diren espazioak eraldatzea helburu duten antolakuntza eta garapen ekimenetan lan egiten du M-etxeak.

M-etxearen motibazioa espazio-arkitektonikoa eta hiri-espazioaren erabilera modu proaktibo batean ikertzea da. Errealitate arkitektonikotik habiatzen dira beti, lana erabilera praktiko batean oinarrituz. Espazioaren erabiltzaile eta diseinatzaile izanik, aldi berean, garatzen ditugun ideiak tokian bertan ikertu eta frogatzen dituzte. Hau da, enfasia erabiltzailearengan jartzen da, bizi duen espazioa okupatu eta erabiltzen duen era ezberdinetan.

 

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Donostiako Arkitektura eskolan sorturiko elkartea, etxebizitzaren erabileraren inguruko lantegiak eta hausnarketak egiteko helburuarekin.
Tipo
Invitados