Imagen
Imagen
Laura Ibáñez López_TBK
Descripcion

Haurra zenetik marrazketa eta margoan interesaturik, 2010ean Arte Ederrak ikasten hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Graduatu ondoren, grabatuan eta serigrafian murgiltzea erabaki zuen eta Madrilgo hainbat estudiotan praktikak egin zituen.

Orduantxe hasi zitzaion animazioarekiko grina. Hasiera batean modu autodidakta batean formatu bazen ere, 2015ean Belgikara joan zen eta Ganteko Arte Eskolan (KASK) animazio filmen masterra ikasi zuen eta 2019an, Irakasleen prestakuntza masterra egin zuen. 

Gaur egun, Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolako Artxiboko Masterrean graduatu berri da, Isabel Herguerak 1982 eta 1996 bitartean egindako instalazio-lanak eta animazio esperimentaleko lanak katalogatzeko eta zaintzeko proiektu batekin. Betidanik, bere ingurua behatzea izan da bere lanaren jatorria, gorputzarekiko, espazioekiko, bizitzeko moduarekiko, intimitatearekiko, denborarekiko eta memoriarekiko interes handiarekin batera.

 

Cargo - Nota descriptiva
Artista eta zinegilea
Tipo
Artistas y Creadores