KLAK 2021. urtean abiatu zen Euskal Herriko gazteen komunikazio proiektua da. Sare-sozialak ditu abiapuntu eta helburu. Hauek gazteon bizitzetako eremu nagusietako bat izanik, bertatik eta bertara sortua den den proiektu baten beharretik abiatu da. Euskara, kritikotasuna eta partaidetza izango lirateke KLAKen hiru ardatz nagusiak. Horretarako eduki anitzak sortzen ditu denboraldik denboraldira; horietako bat Kabala deituriko podcasta da, 2Deon grabatzen dena eta bi astean behin zabaltzen dena plataforma eta formatu anitzetan. 3. denboraldia urriaren hasieran abiatuko du gazte komunikazio proiektuak. Horren aurretik, eta aurkezpen gisara, irailaren 29 arratsaldean 2Deon ekitaldi bat antolatu du zeinetan denboraldi berriko berrikuntzak publikoki aurkeztuak izango diren eta KLAK-en komunitatea sendotzeko bestelako eskaintza kulturala ere izanen den.