Multimedia
Imagen
Pie de imagen
Alvaro Vega
Información
Texto Apartado

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik antolatu du tailer hau Tabakalerarekin batera, eta urriaren 26 eta 27an egingo da Tabakaleran. Álvaro Vegak, ikus-entzunezko komunikazioan eta marketinean adituak, eskainiko du. Álvaro Vega eskarmentu handiko profesionala da eta era guztietako ikusleentzako 150 film baino gehiagoren sustapenaz arduratu da. Horien artean daude blockbusterak, debuteko filmak, nazioarteko aitorpen handiagoko zinema independentea edo Oscar sarietarako Espainiako bi hautagaitzatan izandako partaidetza, besteak beste. Vértigo Films etxeko marketin-zuzendaria eta prentsaburua izan zen 2007tik 2012ra eta orain sormen eta kultura arloko industriei zuzendutako bere marketineko, komunikazioko, aholkularitzako eta prestakuntzako agentzian, DobleSentido izenekoan, CEO gisa lanean dabil. Bere prestakuntzak eta aholkularitzak 20 herrialde baino gehiagotan eskaini ditu azken 10 urteotan.

PITCHA. 3 MAXIMA + 5 GAKO [GARRANTZITSU]) TAILERRA, ÁLVARO VEGAREN ESKUTIK

Proiektu bat jendaurrean nola aurkeztu beharko litzatekeen zehazten duten arau konbentzionalen eta itxuraz unibertsalen aurrean, tailer honek ezberdina, berezia eta, batez ere oso pertsonala den pitch bat nola sortu landuko du (hurbilketa praktikotik eta oso gizatiarretik abiatuta).
 
Edozein pitch estrategia prestatu aurretik aintzat hartu beharreko alderdi nagusiak landuko ditugu, baina baita arakatu eta garatu beharreko elementu, teknika eta urrats zehatzak ere. Proiektu bat jendaurrean aurkezten dugunean, amaierako helburua argia izaten da. Baina haraino iristeko bideak edo moduak aukera ugari eskaintzen digu eta horien arduradunak eta protagonistak gara. Gure “modu” hori da garrantzitsua.

Bi saio izango ditu tailerrak:

1. EGUNA - URRIAK 26
10:00 1. DINAMIKA [AURKEZPENA]
10:30 2. DINAMIKA [LOGIKAREN ILUSIOA]
11:30 ‘EL PITCH. 3 MÁXIMAS + 5 [IMPORTANTES] CLAVES’ MASTER CLASS-A
12:30 3. DINAMIKA [PITCH SORPRESA SAIOA]
13:00 PROIEKTUEN PITCH-A 1

2. EGUNA - URRIAK 27
10:00 PROIEKTUEN PITCH-A 2
11:00 BANAKAKO LANA
13:00 PROIEKTUEN PITCH-A 3 [BUKAERA]

Beren proiektuarekin parte hartzeko interesa dutenek ekoizpen-txostena bidali beharko dute. Bertan,  gutxienez, informazio hau gehitu beharko da:

  • Logline-a
  • Laburpena
  • Zuzendaritzaren memoria
  • Ekoizpen-oharra
  • Pertsonaien deskribapena
  • Ikusizko alderdia, musika, soinua eta abar (eta/edo garrantzitsutzat jotako beste alderdi tekniko batzuk).
  • Finantzaketa-plana eta aurrekontua
     

Tailerrerako eskatutako dokumentazioa 2022ko urriak 18 baino lehen bidali beharko da Europa Creativa Desk MEDIA Euskadira (info@europacreativaeuskadi.eu).

Informazio gehiago: 943 326837

 

Caracteristicas
Descripción Corta

Urriaren 26 eta 27an eskainiko da aholkularitza Tabakaleran.

 

Idiomas Subtitulos
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Hora
12:00
Hora Fin
23:59
Texto Fecha
URRIA 06-18
Formato
Imagen Listado
Imagen
Pie de imagen
Alvaro Vega
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Año
2022
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Información Adicional
Abrir en ventana nueva
Si
Bases Convocatoria
Lista precios