Texto Destacado

Márta Mészáros Berlinaleko Urrezko Hartza saria jaso zuen lehenengo emakumezko zuzendaria izan zen.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
AZA. 7-9
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

1975ean eman zioten saria Adopción filmagatik. Egoerek kikilarazten ez dituzten emakumeen ikuspegi eta sentimenduen bidez bere gizartearen aldaketak dokumentatzeko konpromisoa duen errealizadorea da, eta egiten duen zineman Frantziako Nouvelle Vague mugimenduaren eta berarekin batera hezi ziren sobietar klasikoen oihartzunak biltzen ditu.Baliabide zinematografiko ugari, ikuspegi zaindu eta originalak, edota kameraren mugimendu zehatz eta harrigarriak erakusten ditu; baina bere zintetan, baliteke gainerakoetatik nabarmentzen diren bi konstante estetiko egotea: errealitatea fikzio-egituretan txertatzea eta aurpegiei eskaintzen dien mimoa.

Ziklo hau Donostiako Emakumeen Etxearekin elkarlanean antolatu da.

 

 

Azaroak 7, astelehena, 19:00

TABAKALERA

La muchacha (Eltávozott nap), Márta Mészáros, 1968, 80’

 

Azaroak 8, asteartea, 19:00

ANTZOKI ZAHARRA

Nueve meses (Kilenchónap), Márta Mészáros, 1976, 90’

 

Azaroak 9, asteazkena, 19:00

ANTZOKI ZAHARRA

Diary for my children (Naló gyermekeimnek), Márta Mészáros, 1984, 109’ 

 

Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Zikloa:
Información Adicional