"Galdera ikurrak" Arantzazulab erakundeak sustatutako proiektu bat da, Farapi koop. eta Medialab Tabakalerakin elkarlanean. Proiektuaren helburua nerabeei ahotsa ematea da, beraien bizipenetatik abiatuta. Nerabeak, taldean hausnartuz, esperientzia eta ezagutzak sormenetik landuz, eskubide osoko subjektu moduan helduei zuzendu daitezen landu nahi izan da proiektuan, euren ahotsa aldarrikatuz.
Arantzazulabeko deialdi honek eskatzen zuen partaidetza eta ko-sorkuntzaren inguruan lanketa egiteko, hiru talde ezberdinekin egin dugu elkarlana, Medialabeko baliabideak erabiliz eta, hauen bitartez, hau da, sorkuntzaren bitartez, hausnarketa eta partekatze eta adierazpenera iristeko.
Lan saioak, eskola barrenean izateaz gain, Medialabeko Bideojoko eta Fanzine txokoetan ere egin dira, ongizatearen inguruan landutako eta hausnartutako guztia adierazpen grafikotik irudikatzeko.
Informazio gehiago hemen.