Imagen
Imagen
Descripcion

María Ptqk Bilbon jaio zen 1976an, eta kuradorea, ikertzailea eta kultura-kudeatzailea da, arteen eta kultura teknozientifikoaren arteko intersekzioetan espezializatua. Ikerketa artistikoko doktorea da EHUn, baita Zuzenbidean lizentziatua eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua ere, eta, gainera, ikasketa aurreratuen diploma du Nazioarteko Zuzenbide Publikoan Paris II – Sorbonne unibertsitatean eta Kulturaren Zuzenbidean Madrilgo Uned – Carlos III unibertsitatean. Komisarioa izan da erakusketa hauetan: “Soft Power” (Amarika Proiektua, Vitoria-Gasteiz, 2009; Bizbak, Bilbo, 2010), “A propósito del Chthuluceno y sus especies compañeras” (Espace virtuel du Jeu de Paume, Paris, 2017), “Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras”(CCCB Barcelona eta Azkuna Zentroa, Bilbo, Asociaciò Catalana de Crítica d´ Art sarietako finalista, 2019-2021), “Extinción Remota Detectada” (LABoral, Gijon, 2022), “Reset Mar Menor. Laboratorio de imaginarios para un paisaje en crisis” (Centro de Cultura Contemporánea El Carme, Valentzia, 2021). Honako hauetako kidea ere izan da: Kultura eta Herritartasuna Topagunea 2020ko batzorde zientifikoa (Kultura Ministerioa), ISEA Paris 2023ko programazio-batzordea (International Symposium on Electronic Art) eta GenderArtNet-eko kuradore-taldea (European Cultural Foundation, 2009). Besteak beste, lan hauek editatu ditu: “Le vivant” (txosten tematikoa, La Gaité Lyrique, Paris, 2014) eta “Breve historia del pimiento para uso de la vida extraterrestre” (2017), “Especies del Chthuluceno. Panorama de prácticas para un planeta herido” (2019) eta “Laboratorios ciudadanos: una aproximación a Medialab Prado” (2021) liburu kolektiboak. Gaur egun, komisarioa da Getxophoto nazioarteko irudi-festibalean (2023-2025), eta aholkulari gisa lankidetzan ari da Consonni arte-argitaletxe eta -ekoizlearekin eta Chaire Arts & Sciences (École polytechnique, l’École des Arts Décoratifs – PSL, Fondation Daniel et Nina Carasso) erakundearekin.

 

https://www.mariaptqk.net/ 

 

 

Cargo - Nota descriptiva
Komisario, kritiko eta ikertzaile kulturala
Tipo
Artistas y Creadores