Imagen
Imagen
Pie de imagen
Patricia Nieto
Descripcion

Egun HBOko ekoizpen originalen saileko zuzendari eta ekoizle eragilea naiz. Etapa profesional berri hau izugarrizko erronka izan da niretzat; izan ere, plataformaren landa-ekoizpenean aritzetik ekoizpen eragilera aldatu behar izan naiz. Ibilbidea oso aberasgarria izan da, eta izaten jarraitzen du. Ia bost urteetan zehar hainbat lan ekoiztu ditugu, hala nola Patria, 30 Monedas (1. eta 2. sasoiak), FoodieLove, Por H o por B, En Casa, Escenario 0, El Pionero, Todo lo Otro, No Activity, Dolores, Salvar al Rey, García! (1. sasoia), Pobre Diablo (1. sasoia)…

Aurretik film luze batzuetan ekoizpen-koordinatzaile, -buru eta -zuzendari gisa aritu izan naiz. Besteak beste, honako film hauetan hartu dut parte: Jim Jarmuschen “The Limits of Control”; Roman Polanskiren “Pompeii”; Manuel Gómez Pereiraren “Reinas”; Ridley Scotten “Kingdom of Heaven”; Christopher Hamptonen “Imagining Argentina”; Miguel Angel Vivasen "Reflejos”, Vicente Aradaren "Celos", Fernando Gonzálezen "Fuga de Cerebros", Jaume Collet Serraren "Goal 2", Montxo Armendárizen "Secretos del Corazón", Antonio Betancorren "Mararia" eta Terry Gilliamen "The man who killed Don Quijote".

Ikus-entzunezko industriari lotutako beste lanen artean, Wanda Filmseko prentsa-burua eta hainbat publizitate-iragarkietan ekoizpen-buru izan naiz.

 

Esperientzia akademikoa

Honako hauetako ekoizpen-irakaslea: ECAM, ECAMeko Zinema Digitaleko Masterra, CEU San Pablo Unibertsitateko Zinemako Masterra eta Puerta Bonita Instituko ekoizpeneko mintegia. Madrilgo Complutense Unibertsitatean politika-zientzietan lizentziatu nintzen, eta ekoizpenean hasi nintzen Andrés Santana eta Imanol Uriberen ekoiztetxean telefonoari erantzuten, oposizioak egiteko nituen aukeretan pentsatzen nuen bitartean. Handik aurrera ez naiz inoiz ikus-entzunezko ekoizpenetik aldendu, eta lehen egunean nuen ilusio eta bokazio berarekin aritzen naiz.

Patricia Nieto

 

Cargo - Nota descriptiva
HBOko ekoizpen originalen saileko zuzendari eta ekoizlea
Tipo
Invitados