Multimedia
Imagen
Andoni Zamora Txakartegi Una Torre en llamas_TBK
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2023/01/09-2023/03/05
Pasada?
Si
Descripción Larga

Maniobra‑dorre bati arretaz begiratu nion lehenengo aldiaz geroztik, halako bat ikusten dudan bakoitzean ezin diot begiratzeari utzi. Geroz eta gehiago begiratzen ditudan heinean, orduan eta argiago sentitzen dut eraikin hauek poetika sakona gordetzen dutela beren baitan. Dorre hauetan salbamendu‑taldeek istripuak, erreskateak eta mugako beste egoera batzuk praktikatzen dituzte. Barnean eta fatxadetan simulazioak eta entrenamenduak egiten dituzte, izan biktimak salbatzea, zein suteak itzaltzea. Dorrea istripu baten itxurak egiten dituztenean soilik bizi da. Bestalde, horien barnean fikziorik ez dagoenean, eraikin horiek ez dute bizirik eta hutsik gelditzen dira, atseden hartzen duten eszenografien gisan. Arkitektura horietan kokatu nahi dut hain zuzen ere nire proiektua, errealitatearen eta itxuraren irudikapenari buruz hitz egiteko.

¨Una Torre en Llamas¨ lanaren bidez simulazio‑espazio hauen tipologian sakondu nahi dut, eta dokumentatzen dudan materialarekin lan egiteaz gain, bertan garatzen diren simulazioen “on eta offaren arteko” dualtasunean jarriko dut arreta, errealitatea eta fikzioa desegiten diren mugen edukia irudikatzeko.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Andoni Zamora Txakartegi Una Torre en llamas_TBK
Año
2023
Tipo Agrupación
Egonaldi-proiektua
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarra