Hamabi hilabete horietan, Frantziako zinema beltzak bere historian zehar eman dituen hogeita hamar bat film proiektatuko dira.
2023ko Nosferatu zikloa Frantziako zinema beltzari, polar deituari, eskainia da. Zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute, Tabakalera eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valenciana-ren lankidetzarekin, eta 2023ko urtarrila eta abendua bitartean garatuko da.
Hamabi hilabete horietan, Frantziako zinema beltzak bere historian zehar eman dituen hogeita hamar bat film proiektatuko dira. Kriminal legendarioak, haietako bat aipatutako Fantômas, Marcel Allainek eta Pierre Souvestrek sortua; ikertzaile gailenak, besteak beste Maigret komisarioa eta FBIko agente Lemmy Caution, hurrenez hurren Georges Simenon eta Peter Cheyney idazleek sortuak; eta James M. Cainen Postariak bi aldiz deitzen du beti klasikoaren lehenengo moldaketa zinemara. Hori guztia eta askoz ere gehiago Tabakalerako pantailan izango da urtarrila eta martxoa bitartean, abendura arte luzatuko den ziklo honetan.
Zikloarekin batera bi liburu argitaratuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Lehena, El polar francés 1933-1982, Colección Nosferatuko 19. zk., Antonio José Navarrok koordinatu du eta urtearen hasieran argitaratuko da. Bigarrena, Iñigo Marzabalek koordinatua, Nosferatu Bildumako 11. zk., 2023aren bukaeran editatuko da.