Kapwani Kiwanga (Hamilton, Kanada) frantziarra eta kanadarra da. Antropologian eta Erlijio Konparatuan lizentziatu zen Montrealgo McGill Unibertsitatean 2002an, Parisko La Seine de la École Nationale des Beaux-Arts ikerketa-programan 2007an eta Tourcoingeko Le Fresnoy-Studio National des Arts Contemporains delakoan 2009an. Suitzako Zurich Art Prize saria jaso du 2022an, Frantziako Marcel Duchamp saria 2020an eta Kanadako Sobey Art Award saria 2018an.
Kapwani Kiwangak maiz instalazio, soinu, bideo eta performanceen bidez adierazten du bere burua. Autoreak nahita nahasten ditu egia eta fikzioa, narrazio hegemonikoak kolokan jartzeko eta diskurtso marginalak loratu daitezkeen esparruak sortzeko. Antropologia eta gizarte-zientzietan egindako ikasketak direla-eta, haren proiektuetan ikerlari gisa ari da. Haren metodologiak, ikerketa zientifikoan bezala, barne hartzen du sistemak eratu eta protokoloak sortzea, eta horien bidez kultura eta aldatzeko duen joera behatzeko lenteak definitzen ditu. Afrofuturismoa, borroka antikoloniala eta bere legatua, sinesmen sistemak eta kultura popularra eta herrikoia dira Kapwaniren lanbidearen jarduera inspiratzen duten ikerketa arloetako batzuk.
Glow #11, 2020
Marmor Sahara Noir, Holz, LED, Plexiglasa
180 x 86 x 61 cm
Kortesia: Galerie Tanja Wagner eta Kapwani Kiwanga
Jalousie, 2018
Altzairua, bi aurpegiko ispilua
220 x 320 x 10 cm
Kortesia: Galerie Tanja Wagner eta Kapwani Kiwanga
Novaya Zamlya, 2015/2023
Audioa eta diapositiben proiekzioa
13’23”
Kortesia: Kapwani Kiwanga
1713ko martxoan, New York hiriko udal-kontzejuak “esklabu beltzen eta indigenen zirkulazioa gauez arautzeko legea” onetsi zuen. Lege horren arabera, zuriak ez ziren hamalau urtetik gorako pertsonak gauez kaletik ibiltzean argiontzi bat edo kandela piztuta eramatera behartuta zeuden. Esklabotza duela urte asko abolitu zen arren, New Yorkeko Polizia Departamentuak intentsitate handiko argi artifizialak erabiltzen ditu oraindik ere babes ofizialeko etxebizitzak zaintzeko, eta argiztapen bortitza arma biopolitiko gisa erabiltzen dute. Kapwani Kiwangak begirada zuriaren eta haren jazarpen-mekanismoen oinarria aztertzen du zaintzarako erregimena den heienean; izan ere, arraza estatuko edo Estatuak baimendutako indarkeriarekiko zaurgarritasun-indize gisa produzitzen eta erreproduzitzen du. Erakusketako hiru piezetan Kiwangak zaintzen duten eta zaintza jasotzen duten pertsonen arteko asimetria aipatzen du, baita begirada sinoptikoan ezkutatutako arraza-dimentsioaren artean ere. Hortaz, pertsona beltzek iheslari gisa harrapatuak izateko egoera saihesteko saiakera gisa tematizatzen du.