Texto Destacado

Hitzen logikatik eta barneratutako diskurtsoetatik aldentzen den hizkuntza modura ulertzen den lana da Mar de Dios-ena.

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Texto Horario
12:00 - 14:00/ 16:00 - 20:00
Texto Fecha
2023 OTS 09 - 2023 API 16
Pasada?
Si
Descripción Larga

Azalpenik behar ez duten eta elkarrekin solasean ari diren piezek osatzen dute erakusketa. Perfekzio formala tentatzen dutenak: hura erakarri eta, aldi berean, euren errepresentazioa aldatzen dutenak. Ziurtasunetik, ikasitakotik eta espero daitekeenetik aldentzen diren objektuak dira eta, kontrara, ezberdintasuna, ustekabea edo ezin izendatu daitekeen edertasuna bilatzen dutenak. Hortaz, ulergaitz edo anbiguo aurkeztea estrategia ere izan zitekeen, arauak ezartzen duenetik at kokatzeko saiakera bat, akaso. Mendebaldeko gizarteak guztia arrazionalizatzeko duen joera saihesteko, agian, edo ezagutzen ditugun narrazioetatik kanpo irteteko bide bat.

Batzuk mostrak ezaguna zaigunaren eremua hedatu, beste fikzio eta errepresentazio posible batzuk irudikatu, eta pentsatzeko bestelako modu batzuk sortzea du jomuga. Horiek guztiek, lotura zuzena dute Mar de Diosek jatorri, arte-genealogia, historia eta hura moldatu zuten eskuekin lerrokatzeko eginiko hautuarekin. Etxekotua izan zena, bigarren mailako artetzat hartu zena: buztina, zeramika, dekorazio-arteak; orain munduan egoteko beste leku bat eskatzen duten horiek berberak dira. Hala, gelditzeko denborarik ez duen publiko baten aurrean, Batzuk erakusketak keinu erradikal modura, egoteko, zamak zokoratu eta beste iruditeria posible batzuk aktibatzeko gonbita egiten digu. Keinu isilak dira horiek, baina erradikalak ere; begirada aldatu eta ohiko epaiketa-ariketa eteteko aukera ematen digutenak. Praktika batzuk arinago sentiarazteko aukera ematen digute eta, une batez bada ere, kontzientziaren zama aldentzen lagundu (Ane Lekuona).

Artista: Mar de Dios

Komisarioa: Ane Lekuona

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2023
Tipo Agrupación
Erakusketak
Información Adicional