Buztinaren bitartez Mar de Dios artista funtzionaltasunaren eta kontenplazio hutsaren artean mugitzen da. Bere piezen artean diseinuzko objektuak eta eskultura autonomoak aurki ditzakegu. EHUko Arte Ederren Fakultatean lizentziaduna, Zeramika Masterra, 2018. Artea Ikertzeko Masterra egin zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, 2015.
Bere ibilbidearen barne, honako erakusketa hauek nabarmentzen dira: Baratzean, Base galeria, Bilbo, 2022 / Still, Etxebarriko Kultura Aretoan, 2022 / Kata, Aldama Fabre, Bilbo / Balizko, Paname Lore Estudioak komisariatutakoa, Donostia, 2021 / Batzuk, Tabakalera, Donostia (Ane Lekuonak komisariatutakoa), 2023 / Natalia Suárezekin baterako erakusketa, Filet, Londres, B.A.C.E. Project Ekimenaren barne, Aldama Fabre galeriak zuzendua, 2023.
Zeramika eta arte lehiaketei dagokienez, hauek nabarmentzen dira: Cerco, Nazioarteko Azoka eta Zeramika Garaikidearen Saria, 2021 / Ertibil Bizkaia (Hirugarren Saria 2022an, 2019ko eta 2021eko aukeraketetan) / Manisesen Nazioarteko Biurtekoa (2019, 2017ko Ohorezko Aipamena) / Open to Art, Officine Saffi Galeria, Milan, 2019.