Artearen, zientziaren eta teknologiaren ikerketa, sormena eta profesionalizazioa euskal testuinguru artistikoan sustatu guran, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateak eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterrak egonaldi programa bat jarri dute abian.
Deialdi hau zuzenduta dago EAEn diharduten artista, ikertzaile eta komisarioei. Zehatzago esanda, Arte, Zientzia eta Teknologiaren (AZT) eremua ikertu nahi duten eta artegintzan, ikerketan eta komiariotzan jardutearekin batera beren ibilbide artistikoa zabaldu gura dutenei.
Lau arte proiektu hautatuko dira, eta horietaz gain, komisariotza edo ikerketa proiektu bat, besteei lagun egingo diena.
Egonaldiak sei astekoak izango dira, eta 2023ko maiatzaren 22tik ekainaren 30era bitartean egingo dira. Denbora horretan beren proiektuak garatzeko tokia, testuingurua eta denbora emango zaizkie hautatutako pertsonei. Koordinazio laguntza izango dute, bai eta zientzialari edo ikertzaileen laguntza ere, beren proiektuetarako behar den ezagutza teknikoa eskura izateko. Egonaldian egiten diren proiektuak erakusketa kolektibo batean aurkeztu ahal izango dira Tabakaleran, 2023ko azaroan.
Jasotako eskari guztien artetik, arte sorkuntzako lau proiektu hautatuko dira. Egonaldietako bat proposamen teoriko baterako izango da. Proiektu horrek gainerako egoiliarren amaierako erakusketaren komisariotza egin ahal izangodu.
Eskariak aurkezteko epea 2023ko martxoaren 31n amaituko da. Deialdiaren ebazpena 2023ko apirilaren 5a baino lehen argitaratuko da.