Priscila Fernandesen praktika hezkuntzaren, jolasaren eta lanaren eta aisiaren arteko dialektikari buruzko etengabeko ikerketa batean dago oinarritua, bere jardunean instalazioak, margolanak, bideoak edo liburuak biltzen direlarik. Ikuspegi espekulatibo eta fikziozko bati helduta, bere lanaren bidez galdera zehatzak plazaratzen ditu askatasun indibidualaren eta kolektiboaren gainean, bereziki gaur egungo testuinguruan, non prekarietatea nonahikoa baita eta indarkeriaren mehatxuak gure gizarteari eragiten baitio.
Priscila Fernandesek hainbat erakusketatan parte hartu du: Live Uncertainty — Sao Pauloko 32. Biurtekoan; Lesson 0, Joan Miró Fundazioan, Bartzelona; Back to the sandbox: Art and Radical Pedagogy, Reikiavikeko Arte Museoan; Playgrounds, Reina Sofia Museoan, Madril; Those bastards in caps come to have fun and relax by the seaside instead of continuing to work in the factory, TENT-en, Rotterdam, eta Leisure School CIAJGS-en, Guimarães. Beste argitalpen batzuk: The Book of Aesthetic Education of the Modern School (2014), The Waterslide of Abstract Art (2022) eta Idleness’ Owl (2022).
BEAR —Base for Experiment, Art and Research— sailaren burua da, hau da, ArtEZ zentroko Arte Ederren gradua; Arnhem, Herbehereak.