Imagen
Imagen
Descripcion

1969an Algerian jaio zen eta 1986az geroztik Parisen bizi den zinemagilea da Narimane Mari. Kultur Komunikazioan eman zituen lehen urratsak lan munduan, Libération, France Soir, Canal +  eta frantziar telebista publikoan. Garai hartan, gainera, arte galeria eta artista liburu ekoizpen proiektuak abiarazi zituen. 2001. urtean l'arpenteur filmarekin aurkeztu zuen bere burua zinegile bezala, urte hartan Jean Vigó saria irabaziz. 2006. urtean Centrale Electrique ekoiztetxea sortu zuen Parisen eta 2010ean, berriz, Allers Retours Films, Algerian. Bi ekoiztetxeek autore zinea eta dokumentala jorratzen dute.

Loubia Hamra filmarekin ibilbide oparoa egin du, Marseilako FID jaialdian Frantziar Lehiaketako Sari Nagusia, Renaud Víctor saria eta Marseille Espérance aipamen berezia jasoz. Copenhagueko CPH:DOX dokumental jaialdian Sari Nagusia eta Torontoko Festival Images jaialdiko Overkill sariak irabazi ditu, halaber.

Gaur gaurkoz Fort des Fous, bere bifgarren luzemetraia izango dena prestatzen ari da, 1860. urtean basamortuan gertatzen den opera.
Eventos participa
Tipo
Invitados