Mysterious Object at Noon, Apichatpong Weerasethakul, Tailandia, 2000, 83' JBA es / VOSE.
Munduko zine panoramako zinemagile garrantzitsuenetako baten lehenengo luzemetraia. Dokumentala, fikzioa, ametsa, ahozko kontaketa, esperimentua, hiria, zelaia... Objetu misteriotsua benetan.
Mysterious object at noon
Dena hasiko da tuna fish saltzaile ibiltariarekin. Ez, ez dut uste. Irakaslearen gonatik erortzen den objektu misteriotsuarekin hasiko da. Ez da objektu bat, ume bat da, superpower-rak dituen ume bat. Ez da ume bat, alien-a baizik. Ez nago ziur. Nik uste bakoitzak bere istorioa eraiki beharko duela. Nik bidaia dut gustuko, Tailandiako herri landatarrak ikustea. Norberak egin beharreko bidaia, bakarka begitantzeko, bidaia zinematografikoa. Bai, baina istorioa ere badago, ahots askotan gorpuzten den istorio mitikoa eta anitza. Bai, noski, irudimena eta errealitatea baitaude, gauza bera dira, agian.
Ez dago zalantzarik, objektu hau istorio anitza, bidaia eta Zinea da eta, ezbairik gabe, misteriotsua. Bai. Misteriotsua da. Eta zuri-beltzean. Fikziozko errealitatea zuri-beltzean.
Maider Oleaga
Ikusmira Berriak programan egoiliarra den Maider Oleagak Apichatpong Weerasethakul-en filma aukeratu du gutun zuri gisa.