Urriak 21 19:00 Aurkezpena eta 20:00 proiekzioa. Tabakalera
Urriak 22 17:00-21:00 Dean MacCannellekin topaketa. Cristina enea. Izena ematea.
Zinema beltza gerraosteko klase ustelkeriaren eta krimenaren berezko isla bezala jaio zen. Kapitalismoak sobietar sozialismoaren eta txinatar komunismoaren aurka borrokatzeko demokraziaren beharra zuen garaian agertu zen. Zinema beltzak kapitalismoaren “kontzientzia errudun” bezala balio izan zuen, kontzientzia bat bazuenaren froga lez. Kapitalismoak bere nagusitasun globala ezarriz gero -Txinak egun badu estatuak babestutako bere bertsio propioa- ez zuen gehiago behar izan demokraziarik, bere “harreman publikoen arduradun” nagusia, aliatu gisa. Gero eta agerikoagoa da kapital handiak traba bezala hautematen duela demokrazia; jada ezta “beharrezko” traba moduan ere. The Big Clock-eko espazio filmikoetan oinarrituz, hitzaldi honek proposatzen du kapitalismo neoliberalaren 10 eta demokraziaren etorkizuneko tentsioak -eta bereziki “espazio publikoa” eta gizarteratzea bezalako definizio gatazkatsuak garatzen diren modua- zinema beltzean aurki daitezkeela. Zinema beltzaren irakaspen orokorra krimenari buruz, botereari buruz, hierarkiari eta sozialki baztertutakoari buruz honakoa da: demokraziak egungo joerak aldatu ezean eta bere etorkizunari buruzko kontrol nahikoa kapital handiarengandik libratu ezean, soilik uber-kapitalista gutxi batzuk izango dute “lekua” “gizartean”.
Zinema beltza gerraosteko klase ustelkeriaren eta krimenaren berezko isla bezala jaio zen. Kapitalismoak sobietar sozialismoaren eta txinatar komunismoaren aurka borrokatzeko demokraziaren beharra zuen garaian agertu zen.