Urriak 28 19:00 Aurkezpena eta 20:00 proiekzioa. Tabakalera
Urriak 29 17:00-21:00 Mar Villaespedarekin topaketa. Cristina enea. Izena ematea.
Espazioaren produkzioa kapitalismoaren egungo fasean ekonomiaren aspektu zentral bezala; globalizazioaren biolentziak markaturiko metaketa/inbersio/kontsumo/ mozkin dinamika hirigintza politiketan; lurralde antolaketa eta espazio publikoen konfigurazioa sakonki espekulatzailea eta antidemokratikoa den merkatu librearen esku uztea; edo metropoli inguruneari buruz modernitatean eraikitako mitoak etengabeko aurrerapena eta mugarik eza irizpidetzat hartuta... Guztiak ere UNIA arteypensamiento programako Sobre capital y territorio proiektua abiarazi zuten ekarpen teorikoak. Horiekin batera, abiarazle moduan, mugimendu sozialek hiritartasunari eta lurraldeari buruz egindako gogoeta kritikoak edo errealitatea eraldatzeko tresna eta aliantza berriak sortzearren lokala eta globala kontzeptuei 12 emandako adiera berriak; halaber, lurralde antolaketa politiken eztabaidetatik abiatuta artea eta komunitatea elkarlotzen saiatzen ari ziren tentsio gune hortatik irtendako proposamenak, edota nola sakondu tokiaren ezagupenean eta zer modutara har dezakegun parte hiritarrok bere eraikuntzan.
Basilio Martín Patinoren Paraísos filma proiektuaren jatorrian egon zen, batez ere des-territorializazio eta ber-territorializazio prozesuetarako dakartzan gogoeta kritikoengatik.
Espazioaren produkzioa kapitalismoaren egungo fasean ekonomiaren aspektu zentral bezala; globalizazioaren biolentziak markaturiko metaketa/inbersio/kontsumo/ mozkin dinamika hirigintza politiketan; lurralde antolaketa eta espazio publikoen konfigurazioa sakonki espekulatzailea eta antidemokratikoa den merkatu librearen esku uztea; edo metropoli inguruneari buruz modernitatean eraikitako mitoak etengabeko aurrerapena eta mugarik eza irizpidetzat hartuta...