Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Hamabi ataleko sail honek, garai bateko tabako fabrikak, produkzio moduen aldaketak eraginda, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro izaterainoko bidea nola egin duen arakatzen du. Zelatan, bi galdera garrantzitsu: lanari dagokionean, zer behar dugu iraganetik? eta, nola eta nondik hitz egin daiteke memoriaren inguruan?

Tabakalera galdera hau eta beste hainbaten ikur da, eta eraikineko espazio txiki bat, Sotoa, bideratu du proiektu hau hartzeko. Bertan, ikus-entzunezko instalazio moduan erakutsiko da sail osoa. Hilabete bakoitzaren erdialdera atal berri bat gehituko da, 2016ko irailera arte. Proiektua ekintza publiko programa batekin osatuko da.

 

Hirugarren kapitulua: Fresh Work Machine

«Sentipen kontrajarrien» aditu alemanarekin izandako elkarrizketa baten harira, absentzia argiz osatutako arratsalde batean idazten hasi nintzen, printzipioz Materia-mihiztatzeari buruzko oharrak izendatu dudan zerbait.

 

1. oharra

«Nire lan-mahaiaren ezkerraldean lanpara txiki eta segail bat daukat, gorantz begiratzen du modu misteriotsuan, espiritualtasun-haize batek jota bezala. Pizten dudanean, argiak sabaia horailtzen du, soilik apurtxo bat. Eta, orduan, nire buruari esaten diot: "hain duina bere asmoa, hain laburra bere eragina"».

 

3. oharra

«Brecht-en Ulm 1592 poeman, jostun bat eta gotzain bat eztabaidan ari dira, hegan egiteko aukerari buruz. Jostunak, bere grinean ikus baitezakegu aro berriaren izpiritua, lor dezakeen teknika guztia bildu eta jauzi egiten du, amildegira. Hil egiten da (hori dela-eta, Brechtek beste nonbait dioen moduan, izpiritua beti doa materiaren aurretik, txakur jostari baten moduan). Poema amaitzean, gotzainak baieztatzen du, arrazoiz: "gizona ez zen txori jaio, ez du sekula hegan egingo"».

5. oharra

«O, arrotz hori, gure atzerritar
gure erraiek oroitzen duten arrotz».

 

7. oharra

«Sekulako nagia sentitzen dut, ia-ia apatia den nagia. Ausiki itxura duen nagia, denik eta okerrenetakoa, ez duzu-eta jaten, baina ezta jaten uzten ere. Faltan sumatzen dut maitaleak lagundutako alferkeriazko nagia. Faltan sumatzen du betiereko ohe hori, betiereko liburuarekin, betiereko goizetan. Eta betiereko besarkada. Eta betiereko tontakeriak eta betiereko barrea. Nagia goretsi ez ezik praktikatu ere praktikatu duenak ondo daki zeri buruz ari naizen: gorputzak dilatatzen ditu nagiak, espazioak urtzen, erlojua gutxiesten, mengel eta ordenagabe bihurtzen du denbora, biharrak atzokoarena egiten du, atzo gaurrekin nahasten da, "sekula ez da gehiegi" bilakatzen da "sekula gehiegi da". Orain, ordea, nagi gogor batek astintzen nau, lanaren aginduei men egiten diena, lugorri bati bezala. Nagi gaixo bat da: ez da hori, egiatan. Die neue sklaverei!».

9. oharra

«(...) Zergatik bilakatu, denbora guztian, burua etxe bat?».

 

11. oharra

«Auzokide batek azaldu didanez, txikitan, Zumaiako arrantzale bat aditu ohi zuen, Lau Oinazeen Itsasoari buruzko istorio zaharra kontatzen, behin eta berriz. "...Itsaso horretan barrena abiatu zen behin, arrain-gose, titare baten neurriko txalupa batean, Jose Zaldua delako bat, Pasaiakoa. Behin, mistralaren adiskide egin zen eta, txaluparen bidea geratuta, bere artsenala zabaldu zuen: sarea, kanabera, apeudun amua eta Santa Klararen irudi bat. Hantxe egon zen ordu mordoxka batean, hainbeste, ezen sei bider egin baitzion diosala ilargiari, eta beste hainbestetan ez baitzion jaramonik egin, nekearen nekez. Oin bat galdu zuen, hotzaren hotzez, eta bi hortz, zorigaiztoko eskorbuto baten ondorioz. Jakin badakigu azienda ahulak zorri asko dituela, eta egia da, era berean, zorriak ez direla beti kanpokoak ezpada baita norberaren barrutik atereak ere, eta Zalduari, oinazeak hartuta, oinik eta hortzik gabe, beherako itzela etorri zitzaion, hain zorrotza ezen metro eta erdi heste barreiatu baitzuen txaluparen barruan, eta ez da gutxi. Baina hantxe eutsi zion gizonak, ez hortz, ez oin, ez errai: arrainen isiltasuna zitzaion mingarrien"».

Oin-oharra. Egia esan, Modernitateak laugarren oinaze hori hartu eta borrokarako kausa bilakatuko luke, lehen hiru oinazeak baldintza filosofiko izango zirelarik: «gainerakoek idealak ikusten dituzte; nik, ordea, gizatasuna baino ez dut ikusten, gehiegizkoa».

 

13. oharra

«Gilbert Simondon: "makina atzerria da, gizakia giltzapetzen duen atzerria; gizaki ezezaguna, gauzatua, zerbitzari bilakatua"». 

Descripción Corta

Hamabi atalez osatutako sail honen hirugarrena eta Tabakalerako Sotoan kokatutako ikus-entzunezko instalazioaren parte. Hilabete bakoitzaren erdialdera atal berri bat gehituko da, 2016ko irailera arte.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2015
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si