abakalerak, La Más Bella-ren eskutik, fanzine, aldizkari, liburu-objektu eta bestelako autoedizioetan interesatuak dauden pertsonei zuzendutako argitalpen bitxien lantegia proposatzen du.
Hasteko, arte eta letren mundo garaikidearen inguruan dabiltzan argitalpen esperimentalen errepaso eta hausnarketa egingo da. Gero, eta modu praktiko batean, La Más Bella Aldizkariaren Edizio Berezia egingo da, partehartzaileak aldizkariaren egile, editore, kolaboratzaile eta konplize izango direlarik.
Lantegiaren egitura
Bi egunetako lantegia proposatzen du La Más Bellak, goizez eta arratsaldez:
Lehenengo eguna
-La Más Bella edizioen aurkezpena, 20 urtez bizirik mantendu den etekinik gabeko proiektu independentearen motibazioa eta filosofia azalduz. Antzerako proiektuak ere erakutsiko dira, munduko argitalpen proiektuak, arima eta motibazio aldetik La Más Bellaren bidaikideak izan direnak.
-Lehenengo eguneko bigarren partean lantegiaren proposamena zehaztuko da: aldizkari esperimental edo fanzine bat sortzea, argitaletxearen ideien pean, La Más Bella Aldizkariaren Edizio Berezia sortzea. Taldeak erabakiko duen gai monografikoa izango du aldizkariak, partehartzaileek sortuko dituzten edukiekin eta aldizkari baten ohiko ideiatik urruntzen den formatuarekin.
Bigarren eguna
-Edizioaren parte izango iren edukiak sortuko dituzte partehartzaileek. Lan taldeak sortuko dira elkarrekin lan bat egin nahi badute edo emaitza grafiko, objektual edo kontzeptualetan antzekotasuna badago.
-Lan eta ekarpenak mahai gainean ditugunean edizioaren mihiztatzea egingo da, La Más Bella Aldizkariaren zenbaki berria amaituko duen muntaketa katea eginez.
-Lantegia amaitzeko, biltzar irekian emaitzen balorazioa egingo dugu.
Fanzine, aldizkari, liburu-objektu eta bestelako autoedizioetan interesatuak dauden pertsonei zuzendutako argitalpen bitxien lantegia.