Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Abangoardia esperimentaleko zinema iparramerikarraren maisulanak biltzen dituen Bruce Posnerrek komisariatutako zikloko lehen saioan Charles Sheeler, Paul Strand, Fernand Léger, Dudley Murphy, Rrose Sélavy (Marcel Duchamp), Robert Florey, Slavko Vorkapich eta Robert Floreyren filmak ikusteko aukera izango dugu.

20. hamarkadak Guillaume Apollinairek proposatu zuena biltzen du: “Gaur egun sentitzen ari garen espiritu berri honek (…) gure arte eta ohituretan aldaketa sakonak eragingo ditu alaitasun unibertsalaren bidez, naturala baita, azken finean, hauek garapen zientifiko edo industrialak jasan dituen aurrerapen berdinak jasatea”. Abangoardiako lehenengo zinea Lehenengo Mundu Gerraren ostean gertatzen den industria eta teknologiaren garapenarekiko entusiasmo fetitxistaren eta eszeptizismoaren artean dago. Zine honek bere objektu zentraletako bat hiri modernoan aurkitzen du. Hiri modernoa funtzionamentu zehatza daukan organismo bat bezela ulertzen da: horrela hiriko sinfonia jaio zen, hiriko bizitzako filmaketa zuzenean oinarrituta, erritmo sinkopatuarekin tratatua eta muntaia aretoan konbinatzeko estrategia ausartak erabiliz. Manhattan urbe utopiko honen prototipo gisa azaltzen da. Manhattan pelikulan, adibidez, giza masen agerpenarekin eta giza masa honek makinariaren bizigarri balitz bezela. Skyscraper Symphony pelikulan berriz, itxuraz hutsik dagoen modernitatearen arkitektura azaltzen du, utopia horren lorpen eta horizonte utopiko kezkagarri baten artean kulunkan dagoen arkitektura hain zuzen ere.

Modernitatearen aurrerapena dela eta sortzen den lilura eta zalantzen arteko gonbinaketa hau abangoardia europearren estetiken lehorreratzean ikusten da: Ballet Mecánicoaren barregarritasun mekanizistan; The Life and Death of 9413-A Hollywood Extra-ren estetika espresionista daukan hiri batean gertatzen den antiheroiaren itinerario urbanoaren parodia trajikoan, self-made man-aren irudi negatiboa; edo, era kontzeptualago batean, Marcel Duchampek Anémic Cinéma-n planteatutako lengoaiari, ikusmenari eta pentsamenduari buruzko ikerketa. 

Descripción Corta

Zikloko lehen saioan Charles Sheeler, Paul Strand, Fernand Léger, Dudley Murphy, Rrose Sélavy (Marcel Duchamp), Robert Florey, Slavko Vorkapich eta Robert Floreyren filmak ikusteko aukera izango dugu.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si