Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Abangoardia esperimentaleko zinema iparramerikarraren maisulanekin Bruce Posnerek komisariatutako zikloaren bigarren saioa, Ralph Steiner, Jay Leyda, J.S. Watson, Jr. Melville Webber, Alec Wilder, Remsen Wood, Bernard O'Brien, Emlen Etting, Oskar Fischinger eta Joseph Cornell zinegileek 30. hamarkadan sortutako filmekin osatua.

Abangoardien proposamenak zabaltze handiago batek markatu egin zuen hogeita hamarreko urteetako zine esperimentala, aurreko hamarkadaren herentzia ñabartuz eta hedatuz. Hiri sinfoniaren ondareak alderdi poetikoagoa eta intimistagoa hartzen du A Bronx Morning bezalako filmetan. Elementu erritmikoak eta makinen garaiari kantatzea presente izan ziren berriro Ralph Steiner-en Mechanical Principles filmean. Beste film batzuek, hala nola Poem 8 eta Lot in Sodom, gorputz sentsualen edo argi eta garbi sexuatuen koreografiak bultzatzen dituzte. Irudi mentalei forma eman nahirik, Oskar Fischinger-ek baliabidearen adierazpen ahalmenetan ikertzen du, erreferentzia soil-soilik abstraktuen bidez. Collage-ari dagokion irudi deskontestualizazioarekiko interesak hartaraturik, Joseph Cornell-ek aurkituriko metraje (found footage) teknikaren eta, besteren materialen elkartuz, sorturiko estrategia surrealisten konbinazioa gauzatu zuen, ikuskizunarekiko liluraren eta haurtzaroaren nostalgiaren artean.

Descripción Corta

Bruce Posnerek komisariatutako zikloaren bigarren saioa, Ralph Steiner, Jay Leyda, J.S. Watson, Jr. Melville Webber, Alec Wilder, Remsen Wood, Bernard O'Brien, Emlen Etting, Oskar Fischinger eta Joseph Cornell zinegileen filmekin osatua.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si