Something Better to Come, Hanna Polak, Danimarka, 2014, 98', JBAES/JBAEU. DCP.
Zuzendaria, gidoia eta argazkia: Hanna Polak, Muntaia: Marcin Kot Bastkowski, Hanna Polak, Soinua eta musika: Kristian Selin Eidnes Andersen, Produkzioa: Danish Documentary Production, Hanna Polak Film
Yula izena du, Putinen garaiko Errusian bizi da, bere etxea Europako zabortegirik handiena da eta hau bere bizitzaren historia, zine dokumentalaren balentria bat, hamalau urtetan grabatua (Richard Linklaterren Boyhooden bertsio gordina eta hotza). Emaitza, Yularen haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztetasunaren galerari buruzko pelikula zuzena, eta ez-leku baten erretratua, eta kamararen aurreko bizitza bat.
Amsterdameko Zine Dokumentalaren Nazioarteko Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria, 2014. FIFDH, Suiza, Epaimahai gaztearen Saria. Art DocFesten Sari Nagusia, Mosku. DocumentaMadriden Epaimahaiaren Bigarren Saria. Hot Springs Documentary Film Festivalen Epaimahaiaren Sari Berezia.
* Aro Atomikoa zikloan eskainitako proiekzioaz gain (urtarrilak 31, 18:00, gaztelerazko azpitituluekin), otsailaren 19an (21:00) ere Zine Garaikidea programaren baitan izango dugu ikusgai, oraingo honetan euskarazko azpitituluekin.
Europako zabortegirik handienan bizi den Yularen bizipenak jasotzen dituen 14 urtez grabatutako dokumentala.