Distantziak, Maddi Barber, Cristina Ezquerra, Aitor Gametxo, Jesús Maria Palacios, 2015, Euskadi, 65', JBAES. DCP.
Vanesa Fernández Guerrak aurkeztutako saioa.
Tabakalerako pantaila gure kolaboratzaileen sareari, egonaldietako artistei, nazioarteko kultur zentroei, festibalei, programatzaile gonbidatuei eta abar eskaintzen zaien Gutun Zuriak programaren saio berri honetan Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking (TYF) dugu gonbidatua. UPV/EHUtik eta Vanesa Fernández Guerraren iniziatiba eta zuzendaritzapean jaio zen proiektua da. Dokumental garaikidearen inguruko hausnarketan eta ideien eta esperientzien trukean egiten du lan. Duela bi urtetik hona ZINEBI nazioarteko zinamaldian parte-hartzen du ZINERGENTZIAK proiektuarekin.
Territorios y Fronteras-en ekimenez ZINEBI 57k, Bilboko nazioarteko zinemaldiak ekoiztutako ZINERGENTZIAK15-en pelikula kolektiboa da Distantziak: ume bat hondartzan galdu da eta beldurrik ez duela konturatuko da. Norbait ermitau baten atzetik dabil eta mundutik isolatuko da mundua ezagutzeko. Gazte batek bere nortasuna bilatuko du ispiluaren beste aldean.
Zinergentziak15 proiektuaren baitan Maddi Barber, Cristina Ezquerra, Aitor Gametxo eta Jesús Maria Palacios-ek sortutako film kolektiboa.