Clermont-Ferrand 2016 Nazioarteko Laburmetrai zinemaldiko Sari Nagusiaren irabazleek, Gerhard Treml eta Leo Calicek, Office for Narrative Landscape Design (ONLSD) kolektiboko kideek, sortutako hiru laburmetraien emanaldi jarraia.
Eden's Edge erretratu filmiko bat da, hiru zatitan banatua, Hollywoodeko ikonorik ziur aski nabarmenenaren inguruan bertan bizi den jendearen ikuspuntutik. Hasieratik zuzendaritza soil batek markatua, eszena minimalistak ikusten ditugu goitik begiratuta, zehaztasun handiz ordenatuak basamortuko hondar grisen gainean, aldi gehienetan oso osagarri gutxirekin. Testuinguru horretan, biztanleak, ozta-ozta intsektuen tamainakoak, eremutarren, pertsona bohemioen eta bestelako jende xelebrearen artean mugitzen dira. Denak erretiratu dira basamortura gero eta jasangaitzagoa den gizarte baten ertzetan beren bizitzak berrasmatzera. Gutxitan marratu dira halako zorroztasunaz idilikotasunaren mugak; gutxitan kokatu dira halako zehaztasunaz inkonformistentzako geratzen diren bakartegiak.
Christian Höller