El movimiento, Benjamín Naishtat, Argentina eta Hego Korea, 2015, 70', DCP
Tabakalerako pantaila gure kolaboratzaileen sareari, egonaldietako artistei, nazioarteko kultur zentroei, festibalei, programatzaile gonbidatuei eta abar eskaintzen diegu programazioa aberasteko eta nazioarteko sare horiekin elkarlana bultzatzeko. Oraingo honetan Mar de Platako nazioarteko zine jaialdia gonbidatu dugu eta bere izenean Cecilia Barrionuevok El movimiento aurkeztuko digu.
La Pampa, XX. mendeko lehenengo erdia. Hau nazio baten jaiotza da, Borges, gautxoak, western-a, herrialdeko historia eta politika zeharkatuz.
“El movimiento botereari buruz hitz egiten saiatzen da. Gizabanako bezala mundu honetan jaiotzen gara eta jada antolatuta ezagutzen dugu. Gauzek eta lekuek izena eta jabea daukate, inguratzen gaituzten elementuek orden bati erantzuten diote. Baina orden hori -dena delakoa- ez da ez kasuala, ezta naturala ere. Guztia momenturen batean hasi zen”. Benjamín Naishtat
Oraingo honetan Mar de Platako nazioarteko zine jaialdia gonbidatu dugu eta bere izenean Cecilia Barrionuevok "El movimiento" aurkeztuko digu.