Argazkiaren kreditua: Observatorio Latinoamericano de Conflictos Ambientales.
Jakintza medikalean arakatzeko beharra funtsezkoa izan zen GIBen diagnostiko goiztiarra izan zuten pertsonentzat. Hiesaren inguruko lehen aktibismoak ekarri zuen osasunaren, jakintzaren eta boterearen arteko harremanen aldaketa da gorputzaren kudeaketa politikoaren inguruko jakintza praktikozko molde desberdinen arteko trukesare bat aktibatzea bilatzen duen jarduera horren abiapuntua.
Bost jardunalditan zehazten da jarduera, eta haietan solastatu eta eztabaidatu egiten da zenbait gairen inguruan, hala nola, GIB/hiesa, ekologia eta elikadura, aniztasun funtzionala, sistema juridikoa eta migrazioa.
Programaren tokiko koordinatzailea: Josebe Iturrioz.
SAIOAK
Apirilak 16, 17:00, Lantegia
GIB/HIESA
-Christian Rodriguez: Antropoloa eta psikologo txiletarra.1980an sortu zuen CEPSS - Centro de Estudios de Políticas Públicas en Salud, Concepción-Chile erakundea.
-Harribeltza: 1994an Oiartzunen sortu zen elkartea. HIESaren inguruko informazioa eskaini eta prebentzioa sustatzea du jomuga.
-ACASGI: 1991an Donostian sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea. HIESarekin bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzea du jomuga.
-Osakidetza - Euskal Herriko Osasun sistema publikoa: HIES planaren ordezkariak.
Maiatzak 7, 14:30, Lantegia
Ingurugiroa / Elikadura
-Edurne Epelde: Elikadura eta makrobiotikan interesa duen Bilgune Feministako kidea.
-Consuelo Infante: Kazetaria eta ingurugiro ekintzaile txiletarra. Txileko Santiagoko Observatorio Latinoamericano de Conflictos Ambientales OLCA erakundeak lan egiten du.
Saio hau bazkari baten inguruan ospatuko dugu. Bazkaria eta solasaldia doakoak dira, baina aldez aurretik izena-eman beharra dago: hezkuntza@tabakalera.eu
Maiatzak 27, 17:00, Lantegia
Aniztasun funtzionala eta gorputz ez-arautuak
-Las Raras: Madriletik lan egiten duten ikerketa esperimental taldea. grupo de investigación experimental trabajando desde Madrid a partir de posiciones tullid@s, marica, bollo, trans*, locx...
-Elena Urko: Bartzelonako PostOp taldeko artibista. Transfeminismoaren sustatzailea da PostOp kolektiboa.
Ekainak 11, 17:00, Lantegia
Zuzenbide sistema
-Hibai Arbide: Atenasen bizi den abokatua. Hainbat gizarte mugimendurekin lanean dihardu. Besteren artean okupazioa eta paperik gabekoekin harremanetan aritzen da lanean.
-Juana Balmaseda: genero gaietan aditua den abokatua. Indarkeria matxistari erantzun ahal izateko informazio praktikoa ere eskaintzen du.
Ekainak 25, 17:00, Garoa Kultur Lab (Zabaleta kalea, 34)
Gorputzen mugikortasuna / Inmigrazioa / Mugen kudeaketa
- Brais Varela: Gurutze Gorriko kidea. Martuteneko kartzelan lan egiten du preso dauden pertsonekin. Aditua da atzerritarren legean.
- Itsas laguntza humanitarioa: Europara Greziako kostaldean barrena heltzen saiatzen diren pertsonak laguntzen diharduen Euskal Herriko bolondres kolektiboa.
- Nadia Jabr: Migrazio, migrazio-lege, erefuxiatu ea erlazio ekonomiko juridikoan aditua den siriopalestinar aktibista.
Dokumentazioa
Bost jardunalditan zehazten da jarduera, eta haietan solastatu eta eztabaidatu egiten da zenbait gairen inguruan, hala nola, GIB/hiesa, ekologia eta elikadura, aniztasun funtzionala, sistema juridikoa eta migrazioa.