Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

2014 urteko udaberrian, Eloy Domínguez Saharako errefuxiatuen kanpamenduan bizi izan zen eta lan egin zuen, Tindoufen, Argelian. Boujdour Wilayan zegoela irakasle bolondres gisa aritu zen lanean EFA Abidin Kaid Saleh­en (Escuela de Cine de Sáhara). Bertan zortzi astetan zehar zuzendaritza eta argazki zuzendaritza moduloetan irakatsi zuen.

"Lan egin ostean paseo luzeak ematera joaten nintzen Wilayaren inguruetara eta normalean bizilagunekin izaten nituen hizketaldiak. Batzuek inglesa edo gaztelera zekiten baina beste batzuek ez (zoritxarrez nik ez dut ez Arabea ezta Hassaniya hitz egiten) baina beti moldatzen ginen gure artean komunikatzeko", azaldu du zuzendariak. Yellow Brick Road, 2016ko maiatzean Horman ikusgai dagoen filma, horrelako ezusteko eta zorionezko topaketa bat erretratatzen du.

"Berehala txunditu ninduen kotxeek kanpamenduan zeukaten presentzia indartxu, liluragarri eta ahalguztidunak; ez bakarrik oraindik funtzionatzen zuten ibilgailuak baizik eta estropeatu eta gero 'familiekin' jarraitzen zutenak ere. Arratsalde libre batean ateratzea erabaki nuen eta hondatutako kotxe dotore horiek grabatzea. Pare bat orduz egon nintzen baina kamioneta zahar bat grabatzen nuen bitartean mutil ikusnahi, argi eta bizkor bat enkoadraketan azaldu zen eta gertakizunen bilakaera atzera bota ezinik eraldatu zuen. Egun horietan lagun Sahraui batek utzitako Ryszard Kapuściński­ren The Shadow of the Sun irakurtzen ari nintzen. Liburu honetan kazetari eta bidaiari polakoak irakurlea 'Bestea aurkitzera' gonbidatzen du berarekin ulermenera iristeko eta guregan bestearen zati bat aurkitzeko. Laburmetraiak, eraren batean, 'Bestea' aurkitzeko eta ulertzeko daukadan grina erakusten duela sinetsi nahi dut, alaitasun eta gertutasun une bat berarekin (beraiekin kasu honetan, Hami eta Alirekin) banatzearena", dio Domínguezek.

Descripción Corta

Eloy Domínguez zinemagileak Tindoufeko Saharako errefuxiatuen kanpamenduan grabatutako filma.

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si