Elgorriaga lursaila. Ekuatore Ginea. Basupü barrutia.
Kafea, kakaoa eta egurra izan ziren koloniako hiru ekoizpen nagusiak. Kakaoa Fernando Poon hasi ziren ekoizten, 1880eko hamarkadatik aurrera. Kreole aberastuak (Sierra Leonatik etorriak) izan ziren lehenak, baina azkenerako espainiar kolonoek hartu zuten haien lekua. Eskulana zen arazo garrantzitsuena, eta langile gehienak Liberiatik, Nigeriatik eta koloniaren kontinentetik eraman zituzten behartuta, jornalarien ehiza eta salerosketa izugarri baten bidez.
1920tik aurrera antzeko zerbait gertatu zen Afrikako baso-esplotazioekin. Hango biztanleek, baina, laborantza komertziala ere lantzen zuten lursail txikietan: uharteko bubiak kakaoa hazten hasi ziren XX. mende hasieran, klaretar misiolariek bultzatuta; kontinentekoak, berriz, kafea, 1930eko hamarkadatik aurrera.
Kafea, kakaoa eta zura izan ziren koloniaren hiru ekoizpen handiak.