Elgorriaga lursaila. Ekuatore Ginea. Basupü barrutia.
Loratzen ari diren gizarte hiritarretan, gizarteko sektore desberdinen arteko erlazioetan barneratzen da musika, sektore horiek etniari, klaseari nahiz jatorriari lotuta daudela ere. XIX. eta XX. mendeetan Fernando Pooko kakao-sailetan jatorri askotako afrikar langileak bildu ziren (kreoleak, bubiak, kostaldeetako afrikarrak, krumanak, kubatarrak, etab.), cumbéa, bonkóa edo maringa bezalako musika-generoek bat egin zutelarik bertan.
Afrikako musika herrikoiaren oinarrian zeuden genero haiek esklabotzari, abolizionismoari eta kolonialismoari lotutako ibilbide konplexuak islatzen dituzte, eta gaur egunera arte iraun duen kultur aberastasuna utzi duen nortasun eta esanahi ugari sorrarazi dituzte.
Goraka ari diren hiri-gizarteetan, gizarte sektoreen arteko harremanetan agertzen da musika, sektore horiek faktore etnikoei, klasekoei edo jatorri alorrekoei lotuak izanik.