Entrenamiento elemental para actores, Martín Rejtman, Federico León, Argentina, 2009, 52’, JBES. Betacam
Antzerki zuzendari bat eta zinemagile bat elkartu dira aktoreen formakuntzari buruzko pelikula bat egiteko. Emaitza, fikzio bat. Bertan “ikasleak”, 8 eta 12 urte bitarteko haurrak, eta ia kontrakoak diren metodoak erabiltzen dituzten bi antzerki irakasle daude, aktoreentzako oinarrizko entrenamendu bat sortzea posible izango balitz bezela. Baina, posible al da? Posible al da barrutik eta kanpotik hezitzea, gorputzetik ateratzea, eraldatzea? “Bestea antzeztea ez da lan erreza”, dio pertsonaietako batek.
Martín Rejtman eta Federico León, zine eta antzerki zuzendariak, hurrenez hurren, antzezlearen lanari buruzko gogoeta piztuz fikzio baten bitartez.