Gorputzak arrakalan performance programa honek gorputza esploratzen du «diskurtsoaren eta materialtasunaren arteko arrakalatik» (Peggy Phelan), zenbait estrategiatik abiatuta, hala nola gorputz esplizitua, aberetasuna erresistentzia gisa hartua, edo ukimenera jotzea.
Nola sartzen dira kontaktuan bi gorputz ezezagun?
Arau bakarra dago: adostasuna.
Anarchivo sida erakusketaren baitan, Quimera Rosak erakusketa espazioaz baliatzen den performance bat proposatzen du. Bertara hurbiltzen den publikoa, banan banan, 10 minututako tarteetan performerrekin erlazionatzera daude gonbidatuak. Performanceak arte zentro bateko berezko espazioak nahastuko ditu: darkroomak, laborategiak eta klinikak erakusketan presente dauden gainontzeko edukien harremanean sartuko da.
S.I espazioa, espazio intimo eta publikoa da aldi berean.
Erakusketatik haratago dagoen espazio batean, bi gorputz ezezagunek erlazio fisiko bat ezartzen dute, beraien gorputzetara konektatuta dauden protesi elektroniko batzuen bitartez. Honek, aldi berean publikoki emitituko den ikus-entzunezko pieza bat abiaraziko du.
Oharra: Performance honen zenbait edukik ikusleen sentsibilitatea min dezakete.
Dokumentazioa
Quimera Rosaren performancea, gorputzak arrakalan performance programaren baitan.