Naturaz gaindikoa denak berezkoa duen magia gizakiak egiten dituen gauzen balizko potentzia poetikoan datza.
Hitza, ez da sekula ohartzen agertzen denaz. Soinuaren dirdira, tarteko puntuak, zirkunferentziarik gabeko zirkulua, ibilbidea, izenik ez duen eta argiz betea zen hondoaren bilaketa.
Bidean argia eta iluntasuna izango dira, baina ziurra dena arriskua da. Zirkuluan agertzea neure burua agerian uzteko. Korrontearekin bat egin, gela hutsik dagoela, soinuek soinua egiten duten bitartean. Gailu bakoitza piztuko dut eta elektrizitateak indarrez beteko ditu, infinituak diren aukerak sortuz.
Guztia gertatzeko aukera ematen duten eremu elektromagnetikoak. Mapan hautatutako lekuren batetik abiatuko naiz. Lehenago heldu nintzen lekuren bat izango da, bideetan nenbilenean, atsedenik hartuko ez nuela jakinaren gainean, armonia apurra topatu nuen bertan, baina bertatik abiatu nintzen, bidean ibiltzeko apur bat gehiago.
Ziurtasunak topatu baina lehenago alde egingo dut bertatik, arnasa hartu ezinaren beldurrak eskuak teklatutik aldentzea ezinezkoa egin baina lehen. Pentsamenduaren moduak eta formak aldatzeaz ari gara, ez adierazteko desioa asetzeaz.
"El objetivo del músico será, debilitar la capacidad cognoscente humana implicada en la necesidad de sujeción, para fortalecer la vital. De este modo se permitirá que, como enseña el budismo zen, la experiencia pueda pasar a través del muro que es el ego." (Pardo, Carmen, La escucha oblicua. Una invitación a John Cage, p.41)
Naturaz gaindikoa denak berezkoa duen magia gizakiak egiten dituen gauzen balizko potentzia poetikoan datza.