Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Argazkia: Pau Roig

Sorkuntza eta interpretazioa: Javier Vaquero Ollero. Laguntza artistikoa: Carme Torrent eta beste batzuk. Iraupena: 50’. Ekoizpena: Mi Otro Trabajo. Laguntzaileak: La Porta Bcn, La Poderosa, Espacio Practico eta AREA.

 

Danzas primitivas (The Show) lanean Javier Vaquerok dantza aztertzen du ikuspegi ahalik eta instintiboen eta landugabeenetik: dantza, musikaren erritmoaren aurreko gorputzaren erreakzio hutsa den aldetik. Hortik haren izaera «primitiboa», hizkuntza eta arrazoimena bera baino lehenagoko  giza izaeraren baldintza oinarrizko bat gogora ekarriko lukeena.

Pieza honetatik haratago, Danzas primitivas lan prozesu luzea izan da, eta bertan sortu dira zenbait lan, testu eta esperimentu, zeinen artean nabarmendu beharko bailirateke Vaquerok La Poderosan 2011ko abenduaren 10eko 13:00etik abenduaren 11ko 13:00ak arte etenik gabe egin zituen 24 orduak dantzan. Inork interesa badu esperimentu horretako dokumentuak edo ikerketa prozesuko beste material batzuk kontsultatzeko, eskura daude honako blogean: http://www.tea-tron.com/danzasprimitivas.

Dantzaren funtsezko jatorri horien bere bilaketa luzean, Javierrek topo egin du ezinbestean halako kontraesan batzuekin. Egia bada ere dantza kultura guztietan gertatzen den fenomeno bat dela eta giza izaerari datxekiola, hala ere era berezian gertatzen da agertzen den kulturetako bakoitzean. Hizkuntzarekin gertatzen den bezalaxe: izaera primitibo hori guztiz kulturala da. Vaqueroren proiektua halako ezintasun batetik abiatzen bazen ere, senezkoaren eta kulturalaren arteko tentsioa piezaren interes nagusia bilakatzen da azkenean. Beharbada horregatik, lanak ez du dantza estilo partikular baten edo bestearen alde egiten, baizik eta dantzaria elkarren segidan doazen kanta bakoitzera lerratzen da. Hala, «Danzas primitivas» solo labur batzuen batuketa bat da, eta dantzariak haiek dantzatzean sentitzen duen izugarrizko plazera da haiek komunean duten gauza bakarra. Plazer hori, mugimenduak sortzen duen enpatia dela medio, kutsatu egiten zaie, geldiezin, begira dauden ikusleei.

Quim Pujol

Descripción Corta

Javier Vaquero aborda la danza desde una vertiente tan instintiva y poco elaborada como es posible: la danza como mera reacción del cuerpo al ritmo de la música.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Javier Vaqueroren Dantza ikuskizuna
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si