Esaten dute gure giza arbasoen lehen musika konposaketak naturaren hotsen erreprodukzioak zirela, eskuz egindako trepeten bidez. Trumoi baten danbatekoa, erreka baten xuxurla edo hegazti baten karranka. Mundu guztiak ulertzen zuen, lehenago adituak ziren zerbaiten oroitzapena ekartzen zielako, dardarazi, poztu edo, besterik gabe, artega jartzen zituen hotsak. Lorena Alvarezentzat tradizionala ez da folklore zehatz bat erreproduzitzea, ezpada haren kantuetatik berezkoa den horren funtsa molde garaikideen bidez partekatzeko gaitasuna.
La Cinta (Sones, 2011), Anónimo (Sones, 2012) bere lehen LPa eta Dinamita (Producciones Doradas, 2014) EPa argitaratu ondoren, musika tradizionalaren ohiko mugak gainditzea lortu du, baita testuinguru berri batean kokatzea ere, zeinean garaikidetasuna eta tradizioa eskutik joan daitezkeen, zeinean herria eta hiria elkarri hurbiltzen diren, orain arte sastrakez estalita zeuden bideak ibiliz.
Haren kantetan kutsu tradizionaleko musika tresna eta soinuak gaur egungo popetik hurbilago dauden doinuekin nahasten dira. Haietan istorio komunak kontatzen dizkigu, eta horregatik haren kontzertuek harrapatu, dibertitu eta hunkitu egiten dituzte nola gazteak hala zaharrak, haren musikan ikusten dutelako keinu zintzo bat gure bizitzetako osagaiak diren drama eta poz txikien aurrean. Pikardia, maltzurtasuna eta soiltasuna halako premiaz behar dugun kantategi herrikoi berri baterako.
Lorena Álvarezen kantetan kutsu tradizionaleko musika tresna eta soinuak gaur egungo popetik hurbilago dauden doinuekin nahasten dira. Pikardia, maltzurtasuna eta soiltasuna halako premiaz behar dugun kantategi herrikoi berri baterako.