Close Up, Abbas Kiarostami, Iran, 1990, JBAES, 98’.
Kiarostamiren Close Up pelikulako minutu bakoitzak merezi du. Filma detektibe dokumental gisa hasten da. Teheráneko langile batek bere zine zuzendari gogokoenaren identitatea bereganatuko du bere arazoetatik ihes egiteko. Kiarostamik istorio hau egunkarian aurkitu zuen eta tartean ziren pertsonekin birsortu zuen. Dramak aurrera egin ahala, filmak oinarrizko gai bat planteatuko du: gizakia eraldatzeko zineak duen gaitasuna. Hau da gehien interesatzen zaiguna, gure hurrengo filma gizakia eta kontakizunaren arteko bereizketa honetan oinarritzen baita.
Gerhard Treml eta Leo Calice
Abbas Kiarostami zuzendariaren 'Close Up' filmaren proiekzioa, Gerhard Treml eta Leo Calice egoiliarrek aukeratuta.