Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Eskola da haurrek ezagutzen duten lehendabiziko espazio komun eta publikoa, eta bere garapen eta harremanetan eragin handia daukala esan genezake, eguneroko espazio oinarrizkoak diren heinean. Espazio hauek, era kolektiboan pentsatu, diseinatu eta eraikitzeak eskolan bertan eraldaketak egitea suposatzen du, bai espazio komunetan zein komunitatean beran ere bai. 

Topaketa hauekin, eskolaren espazio komunetan ematen ari diren praktika artistiko eta kolaboratiboen inguruan hausnartu eta kanpo eragile eta hezkuntza komunitateen arteko harremanak aztertzeko helburua dugu. Egitasmo ezberdinek gauzatutako proiektuen bidez gai anitzak jorratzeko asmoa dugu, hala nola, proiektuetan prozesuek duten garrantzia, ikasleen partehartze aktiboaren beharra, hezkuntza metodologia kritikoen diseinua edota praktika kolaboratiboak aurrera eramateko metodologien sustapena. 

Eskola komunitate bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, eta proiektu mota hauek eskola komunitatearen behar eta antolakuntzak kontuan hartu behar dituzte, baina aldi berean, eskola-komunitateak ere praktika artistikotik datozen ezagutzak onartu eta baliatzea garrantzitsua da.

Horrela, formula itxiak proposatu gabe, testuinguru eta berezitasun bakoitzetik abiatu eta guztiontzat baliagarriak diren adibideak jarriko dira, betiere zailtasun eta kontraesanak, arrakasta eta onuren ondoan jarriz. Programaren barruan lau esperientzia ezberdin ezagutuko ditugu, haien garapen eta ikaspenei buruz hausnartzeko espazioa eskeiniz. Gonbidatuek haien proiektuen inguruko planteamendu zabalak eskeiniko dituzte, honako galdera edo gakoak aztertuz:

 

  • Zein markotan eman dira proiektuen nondik norakoak? Zein baldintzatan?

  • Zer motatako harremanak bideratu dira eskola-komunitate eta kanpo-eragileen artean? 

  • Zeintzuk dira proiektu hauen potentzialtasunak? Eta zeintzuk zailtasun edo arriskuak?

  • Zer motatako hedapena eskeintzen dute proiektu mota hauek?

 

EGITARAUA

 

9:30-10:00 Harrera eta Jardunaldiaren aurkezpena

10:00-10:40 Dovella eskolako patioko transformazioa eta elkar-sorkuntza. Susana Gimber Soro (Raons Publiques)

10:40-11:20 "Aquí trabaja un artista": un proyecto de residencias en escuelas del CA2M. Mercedes Álvarez Espáriz

11:20-12:00 Atsedena

12:00-12:40 Elkartoki. Elkarbizitzarako prototipo artistikoak. Maddi Texeiro (Ttipi Studio) eta Josu Elortegi (San Nikolas Ikastola)

12:40-13:20  "Ikastolatik auzora, auzotik ikastolara" Eskola aldiriak 2015-2016ko proiektua. Axun Usarralde (Jakintza Ikastola) eta Ana Revuelta (Tabakalera) 

13:20-15:00 Tabakaleran bazkaria

15:00-15:30 Elkartoki bideo-dokumentalaren proiekzioa

15:30-16:45 Eroateko errezetak

16:45- 17:00 Itxiera

 

 

Antolatzaileak:

 

Tabakalerattipi studio

Descripción Corta

Eskolaren espazio komunetan ematen ari diren praktika artistiko eta kolaboratiboen inguruan hausnartu eta kanpo eragile eta hezkuntza komunitateen arteko harremanak aztertzeko helburua dugu.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si