Dead Slow Ahead, Mauro Herce, Espainia/Frantzia, 2015, 74'
Zamaontzi bat gauez ozeanoan zehar. Irudi horretan oinarriturik, edozein gauza gerta liteke: ontzian bizi diren filipinar marinelen historia, ontziko engranajeen fantasmagoriak, portu eta itsasargiak han urruti, telefono dei etenen ahotsak, animalia mitologiko baten barnean egoteko sentsazioa, suntsipenetik haratago arnasa hartu eta aurrera doana, gaueko koloreak, argiak eta erritmoak, non edo non, nora ezean doan ontzi bati buruzko narrazio ia zientzia-fikziozkoa... Hori guztia, eta askoz gehiago gertatzen da Mauro Herceren lehen film luzean, film abisala/itzela/aberezkoa.
Gaur arte zine galego berrian egin duen fotografia zuzendari lanagatik ezaguna (Eloy Encisoren Arraianos, Alberto Graciaren El quinto evangelio de Gaspar Hauser, Oliver Laxeren Mimosas), Herce kapitain -galoiduna- izatera pasa da oraingo titulu honi esker, 2015 urteko film errebelazioetako bat, Locarnoko Zine Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Berezia, Cineasti del Presente.
Proyección de una de las películas revelación del año 2015, 'Dead slow ahead' de Mauro Herce.