![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id12044-por_un_cine_imposible_inicios.jpg?itok=EZOK5doR)
Lehen emanaldi honek Kubako dokumentalaren ikus ereduaren hastapenak erakustea du helburu. El Mégano, ICAICen esperientziaren aitzindaria den lan honek Ciénaga de Zapata aldeko ikatz langileen baldintza miserableak salatzen ditu, gertaberritze neorrealistatik abiaturik. La viviendak hiri eraberritzeaz dihardu eta Sexto aniversario filmaren izenburua Moncada kuartelari eraso zioteneko (1953ko uztailaren 26a) seigarren urteurrenaren ospakuntzatik dator. Tomás Gutiérrez Aleak Habanako Lehenengo Adierazpena aldarrikatu zuen elkarretaratze handia aurkezten du Asamblea general filmean, free cinema delakoaren premisetan oinarriturik. Noticiero 49 izenburukoan, Santiago Álvarezek hainbat gaiz dihardu: txekiar zinearen jaialdi baten ospakuntza Habanan, Kubari buruz Roman Karmen sobietar dokumentalista beteranoak egindako film baten estreinaldia eta iparramerikar banatzaile zinematografikoen nazionalizazioa, ICAICek buruturikoa, horien kopiek irudi zinematografikoaren artxiboa eta laborategia osatu zutela, hartara askatasunez hel zitekeelarik.
Julio García Espinosa, Tomás Gutiérrez Alea eta Santiago Álvarez-en filmak biltzen dituen lehen emanaldi honek Kubako dokumentalaren ikus ereduaren hastapenak erakustea du helburu.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id12044-por_un_cine_imposible_inicios.jpg?itok=EZOK5doR)