María Mallo Forma eraginkorreko ereduen sorkuntza lantegi honetan Naturak gehien erabiltzen dituen zenbait forma ikusiko ditugu. Naturak gizakien asmakuntzak nola inspiratu dituen.
Gure forma natural gogokoenak marraztuko ditugu, etxera eraman ahal izango ditugun txantiloietan plasmatuko eta laserrean moztutako metakrilatoan fabrikatuko ditugu. Honez gain, hiriak, autoak edo objektu arruntak nolakoak izango liratekeen imajinatu eta marraztu ahal izango ditugu, lengoaia hauetan oinarrituko balira.
Lantegi honen helburua haurrek beren imaginarioa zabaltzea da, estereotipoetatik nabarmendu eta forma puru eta angulo zuzenetatik haratago badela beste mundu bat, patroi naturalak, eta aukerak infinitu dituena. Teknologia erabiliz natura berreskuratuko dugu.
Dokumentazioa
María Mallok gidatzen duen lantegian angulu zuzenik gabe forma naturalak dituzten hiri, auto eta objektu arruntak nolakoak izango liratekeen imajinatuko ditugu.