Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Nunca vas a estar solo, Álex Anwandter, Txile, 2016, 82' + Álex Anwandteren bideoklipak

Gay den seme nerabeak eraso gogorra jasan ondoren, Juan, maniki fabrika bateko administratzaile herabea borrokan dabil semearen itxuragabeko kostu medikoen eta bere nagusiaren sozio egiteko azken ahaleginen artean. Irtenbiderik gabeko egoerak eta ezusteko traizioek ohartaraziko dute ezagutzen uste zuen mundua berarekin ere gogor izateko prest zegoela. Juanek hutsegite asko egin du jadanik, baina haren semea salba liteke oraindik.

Nunca vas a estar solo indarkeria homofoboaren kasu batetik abiatzen da barne-barnekoaz eta bidegabekeriaz hitz egiteko. Bidegabekeria sozialei eta Txileko osasun sitemaren mugei gainjartzen zaizkie maitaleen eta lagunen intimitatea eta aita-semearen arteko harremana.

Alex Adnwandter, kantari, musikagile, ekoizle eta bideoklip egileak zinera jauzi egiten du Nunca vas a estar solo filmarekin eta, hasteko, Berlinaleko Teddy saria irabazi du. Alex Andwandter Teleradio Donoso taldeko kantaria izan zen eta bakarlari ibilbideari ekin dio Odisea, Rebeldes eta Amiga diskoekin, horien hitzak erabat queer joerakoak direlarik. Artista osoaren jarrera horrek, bere ikuspegi pertsonaletik, guztiz gay, abiatzen dena eta errealitateaz hitz egiten diguna -bai musikan, bai zinean-, Daniel Zamudioren hilketa homofoboa izan zuen eragile. Izan ere, homofobia kasu horrek erabateko aldaketa eragin zuen Txilen LGTBIen eskubideen aldeko borrokan eta zuzendariaren baitan. Adnwandter-en kasuan, hildakoa haren fanetako bat zelako, adin beretsukoa, eta harremanetan zeudelako.

Alex Adnwandter LGTBI zinegile latino gazteen adibide egokia da, konplexurik gabeko zinea egiten baitu, homofobia ondo ezagutu eta salatzen duena. Lan horiek, hala nola Alex Adnwanterrena edo Pepa San Martín (Rara, 4. Sebastiane Latino sariaren irabazlea), oso ondo islatzen dute gai hauei ekiteko era berria. Homofobia hiltzailearen kasu partikularrak, hala nola Zamudiorena, edo eguneroko homofobia kasuak direla bide, hala nola Karen Atala epailearena eta haren alabena, zuzendari berriek, nork bere hizkuntza zinematografikoarekin, izaera berriemailetik haratago doazen gertakizunak eta pertsonaiak sortzen dituzte.

Berlingo Nazioarteko Zine Jaialdiko Panorama sailean estreinatu zen eta Teddy Award saria jaso zuen, lesbiana, gay, bisexualen eta transgeneroaren inguruko film onenari emandakoa.

Gehitu

Descripción Corta

Álex Anwandter zuzendari txiletarraren 'Nunca vas a estar solo' filmaren proiekzioa, Gehitu, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak antolatuta.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Tabakaleran programatzen dute: Gehitu - Sebastiane Saria
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si