Ras Tolosan sortu zenetik bi hamarkada pasa badira ere, grindcore talde honek muturreko musika estilo honen erreferentzietako bat izaten jarraitzen du bai Euskal Herriko eszenan, baita Estatu mailan ere. Talde honen soinuak generoaren oinarri klasikoak jarraitzen ditu, alegia, ahots guturalak, gitarra doinu pisutsuak eta ezinezko abiaduran doazen bateriak nahasketa hilgarri eta politikoki kargatu baten alde.
Agnès Pek (Lleida, 1985) musika genero eta estiloek ezarritako mugen gainetik, soinuarekin egiten du lan. Umorea, jarrera eta modu pertsonalean birkonposatzen dituen soinuzko elementuekiko jakinmin amaiezina dira bere lanaren ezaugarri nagusienak. Fidelitate ugariko milaka erreferentziaz osaturiko collage kate erraldoien bidez jositako soinu kateak osatzen ditu. Ezohikoak erakartzen du. Etiketa gutxienekoa da.
'Ras' eta 'Agnès Pe'rekin kontzertua.