![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id12220-hasta_la_victoria_siempre_-_santiago_alvarez.jpg?itok=LvB6vBCB)
Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972) - 5. Saioa: Santiago Álvarez (116')
Emanaldi honetan Santiago Álvarezen hiru film erakusten dira, zeinetan haren muntaketa lan berezia, jabetzea eta satira, itxuratuz doan. 1966an Puerto Ricoko San Juanen egitekoak ziren Hamargarren Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Jokoetara kubatar kirolariak eraman zituen itsaontziaren izenetik dator Cerro Pelado izenburua. Iparramerikar kolonia denez, Estatu Batuak kubatar ordezkarien parte hartzea ekiditen saiatu ziren. Erreportaje luzea da, iruzkin gutxikoa eta Álvarezen bereizgarri bat azaltzen du: musikaren erabilera efektu satiriko garratza lortzeko. Hanói, martes 13 Ipar Vietnamera zinegileak egindako lehen bidaian filmatu zen. Film hau antierreportaje sotil eta poetikoa da, etete/jarraitze egitura bat garatzen duena, gerra baten erdian bizitzeko esperientzia jasotzearren. Hasta la victoria siempre, aldiz, batera urgentziazkoa eta historikoa den zinearen epitomea da. Che Guevara Bolivian hil zuteneko albiste traumatikoei erantzunez, 48 ordutan etenik gabe egindako lana.
Santiago Álvarez zuzendariaren filmeen proiekzioa, 'Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972)' zikloaren baitan.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id12220-hasta_la_victoria_siempre_-_santiago_alvarez.jpg?itok=LvB6vBCB)