![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id12331-perspectivas_-_por_un_cine_imposible.jpg?itok=8PQ4BXNM)
Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972) - 6. Saioa: Perspektibak II (119')
Hombres de Mal Tiempo, Alejandro Saderman argentinarrak egindakoa, historia irudikatzeari buruzko meditazio filmikoa da; bertan, independentzia gerra bizi izandako ehun urtetik gorako bost beterano bildu dira beren oroitzapenak partekatzeko eta, esperientzia eszeneratzerakoan, antzezleei irakaspenak emateko.
LBJ, Santiago Álvarezena, satira politiko hutsa da. Muntaketa pieza bisuala eta musikala da, aurkitutako metrajean oinarriturik egindakoa, narraziorik eta mezu espliziturik gabea. Santiago Álvarezena ere den Despegue a las 18:00 filmak bere asmoa azaltzen du kreditu tituluetan beretan: «Film didaktikoa, informatiboa, politikoa eta panfletarioa iraultzan dagoen herri bati buruzkoa, azpigarapenaren herentzia ankerrari irtenbide bat aurkitzeko irrikan eta etsita dagoen herri bati buruzkoa». Café Arábiga izenburukoan, Nicolás Guillén Landriánen lana Santiago Álvarezenaren kontrapuntu gisakoa da. Muntaketa, testu-soinu nahasketa, Beatles eta Nicolás Guillénen poesia batera emanez, eta tituluartekoen abstrakzioa satira politikotik urrundu eta proiektu sotil eta poetiko batera hurbiltzen dira.
Emanaldia bukatzeko Sara Gómezen Isla del Tesoro, pieza labur bat da Presidio Modelo, Batistak Fidel kartzelaratu zuen espetxea, eta zitrikoen produkzioa elkarren ondoan ipintzen ditu; azkenean, fruitu horiek «Pomelos de la Isla del Tesoro. Producto de Cuba» etiketarekin agertuko dira.
Alejandro Saderman, Santiago Álvarez, Nicolás Guillén Landrián, Sára Gómez zuzendarien filmeen proiekzioa, 'Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972)' zikloaren baitan.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id12331-perspectivas_-_por_un_cine_imposible.jpg?itok=8PQ4BXNM)