Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Abenduaren 17an, egun osoz, Tabakalerak Eginzaleak! Azoka hartuko du. Bertan, Hirikilabs laborategiaren jarduerarekin erlazioa duten hainbat ekimen, sorkuntza eta proiektu ikusteko aukera izango da.  Hacker, maker eta artisau berri norbanako eta kolektiboek egindakoak deskubritu nahi izanez gero, edo zer dagoen ikustera etorri nahi baduzu, ateak irekita aurkituko dituzu azaldutako ordutegian era librean sar zaitezen.

 

IKUSGAI IZANGO DIREN PROIEKTUAK

Hiruki hotend // Extrusore hirukoitz arina // Iñaki Leizaola // @kileitza

Oinarrizko koloretako (CMY) hiru bobina kargatuz, erabltzaileak nahi dituen proportziotan nahasten ditu. Honela, kolore berriak sortu eta kolore anitzeko 3D inpresioak egin ditzakegu.

 

EHAerospace // The poor boy's space program // @EHaerospace

EHAerospace espaziora eskuragarriak diren baliabideekin heltzea bilatzen duen proiektua da. Gure helburua lortzeko frogak egiten gabiltza, 100 kilometroko altuerara heldu nahi dugu.

 

ItzalItzel // Itzal ipuinak // @itzalitzel

ItzalItzel teknologia eta itzalak nahastuz ipuinak kontatzeko proiektua da. Eginzaleak! azokan zehar ipuin kontaketa saioak egingo ditugu.

 

Hirukide Ikastetxeko proiektuak // Jabi Luengo // @Hirukide @jluengo

Gure helburua Hirukide Ikastetxean egin ditugun proiektuak (Izar Galaktik, Incubegg, Kubo, Neunaiz, Xeguru) eta egiten ari garenak aurkeztea da.

 

"Mozorroa" // Natura Generatiboen taldea // Maria Mallo

Natura Generatiboen zikloaren baitan eginiko lantegi batean "mozorroa" izeneko instalazioa garatu dugu. "Mozorroa" izaki bizidunen izaera ekartzen digu burura: amebak, teselak, etb. Mapping baten euskarria izango da.

 

Lighting Commons // Nora Imaz // @suartezL

Hiriaren argiztapenean partehartze kolektiboen inguruan jardun duen proiektua da hau. Sorkuntza eta fabrikzio digitalarekin aritu gara lanean.

 

3D Ikasi // @TXANKLAX

3Dn inprimatzeko ikasteko elkartu ginen, eta prozesuan egin dugun burmuin argiztatua eramango dugu azokara, baita inpresorak, eta 3Dn inprimatutako figuratxoak ere.

 

Arquimaña // Raquel Ares e Iñaki Albistur // @ARQUIMANA

Teknologia, arkitektura eta diseinu irekiaren inguruan lanean diharduen proiektua da. Eginzaleak! en euren sorkuntza anitza ezagutu ahal izango dugu.

 

Colegio Aleman // Proyectos de Ciencias

Antxon Anta irakasleak eta bere ikasleek euren zientzia lantegietan egin dituzten proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu.

 

NanoZuntz inpresora // Wiwat Nausing // @WiwatNausing

Wiwat Nausing Nanoguneko ikerlaria da, Nanofibra 3D inpresora bat sortu du eta honen inguruan ideiak partekatu nahi ditu.

 

Ubik Teknologia Estazioak // Tabakalerako Sorkuntza Liburutegia

Ubik eta Hirikilabsen elkarlanaren emaitza izan ziren estazio hauek. Helburua, liburutegiak teknologia hiritarrari eskaintzen dizkion inguruan lehenengo hartueman bat izatea izan zen. Estazioak hiru dira eta kodea, elektronika eta fabrikazio digitalarekin erlazionaturik daude.

 

UC3Music-e // música, cacharros y ruido // @UC3Music

UC3Music-e unibertsitateko ikasleak soinu proiektuak garatzeko plataforma izan nahi du, bai prototipoan laguntzeko edota elkarlan bideak aurkitzeko. Egizaleak! azokan Drawdio lantegi bat eskainiko dute. (baliabideak agortu arte)

 

JoLabs / DIF

Familian gauzak egiten saiatu gara azken hiru hilabetean, asko ikasi dugu, eta egindako "asmakizunak" ikusgai jarri nahi ditugu azokan.

 

Don Bosco // Prot3sis3D // @FPdbosco

Enabling the Futre sarearen barne, Prot3sis3D,  protesiak 3D inprimaketaren bidez eraikitzea da jomuga. Beharrak eta baliabideak konektatuz. Don Bosco elektronika ikasleak proiektuaren bolondresak dira.

 

Egokitek // Victor Barahona //@Egokitek

Egokitek fabrikazio digitala eta nekazaritza birsortzailea edo permakultura batzen dituen proiektua da. FabricaTuFabrica eta AR SandBox aurkeztuko dute Eginzaleak! azokan.

 

Hitz Machine // Euskara eta teknologia talde irekia // #euskarriak

Hiztegi-makina honek Donostian hitz egiten diren hainbat eta hainbat hizkuntzetako oinarrizko hiztegitxoak banatuko ditu, euskara guztien arteko zubi bihurtzeko, hizkuntza guztien aitorpenerako, elkarrengana hurbiltzeko.

Descripción Corta

Eginzaleak! Azokak hacker, maker eta artisau berri norbanako eta kolektiboak biltzen dituen espazioa da, zein proiektutan murgilduta dauden edota garatu berri duten proiektuak bisitariekin konpartitu ditzaten. 

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si