DSS2016EU Europa Transit: Eskola ibiltaria, 2016, JBAES
Donostia 2016ren Europa Transit enbaxada ibiltariak Grezian filmatu du bere misioaren azken lana. Etengabeko trantsituan, hezkuntza-sistematik at dauden haur errefuxiatuak ditu protagonista.
Fatima, Hassen, Delsher, Deliar, Sahad, Mohamad Nour, Yusef, Roshin, Riham, Lin... Izen berezi horiek aurpegia, begirada eta grina jartzen diote mugak indarrez zeharkatu dituzten ia 50 milioi neska-mutilei. Jasaten dituzten sufrimendu guztiez gain, iragaitzazko haurrek hezkuntzarako eskubidea galdu dute: nekez idazten dute, ezin dute irakurri eta oinarrizko eskola-ohiturak galdu dituzte.
Chersoko errefuxiatu-gunean (Tesalonikako iparraldean), Europa Transitekin bat egin duen Mario Torrecillas artista bisualak animazio tailerra antolatu du bertako neska-mutiko siriarrekin. Denen artean, euren ametsetako eskola irudikatuko dute animaziozko film labur batean.
Donostia 2016ren Europa Transit enbaxada ibiltariak Grazian filmatu du bere misioaren azken lana. Etengabeko trantsituan, hezkuntza-sistematik at dauden haur errefuxiatuak ditu protagonista.