¡Viva la República!, Pastor Vega, 1972, 100’
Bere garaian Esfir Shub-ek, Romanov dinastiaren erorketa (1927) muntaketa dokumental handiaren bidez, Errusiako Iraultzaren sorburuaz egin zuena bera dugu Viva la República! filmak Kubako Iraultzaren historiaurreari buruz egindakoa. Vegak kubatar zinearen artxibo osoa du bere esku, hasiera-hasieratik, zinearen sorrera eta Kubako Independentzia Gerraren azken kapituluak batera gertatu zirelarik. Edison konpainiak hartu zituen gerra hartako eguneko irudiak.
Filmak historia hori aztertzen du urratsez urrats, albistegi, argazki eta biñeta politiko zaharren bidez, tonu ironikoa eta batzuetan dibertigarria erabiliz, aurkitutako metraje zatiekin jolastuz.
Pastor Vega zuzendariaren '¡Viva la República!' filmaren proiekzioa, 'Ezinezko zinema baten alde, dokumentala eta abangoardia Kuban (1959-1972)' zikloaren baitan.